26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

kulturan hainbeste hedatutako ideologia teknokratikoa ezkutatu dute

eskuarki. 95

3.3. Heteronomia eragile berriak kultura esparruan: interes

ekonomikoen eta politikoen eragina gizarte-irudikapen legitimoen

sorkuntzan

El conocimiento no es ya considerado generalmente como un ideal; es visto

como un instrumento. Y en una sociedad de poder y riqueza, el conocimiento es

valorado como un instrumento del poder y la riqueza (C.Wright Mills, 1981:

470).

Azterlan teorikorik gehienetan izen askorekin ezagututako intelektual

mota jakina —aditua, teknikaria, burokrata— bereizi egin da bere jardueran

autonomia erlatiboa daukan intelektualarengandik. Azken hori maizenik

unibertsitatearen edo ikerkuntzaren esparruei loturik agertzen da. Bi

tradizio intelektual horiek garatu izan dira Mendebaldeko munduan.

Halarik ere, ohiko akatsa izan ohi da, gure aburuz, tradizio bien bereizketa

tipikoa kulturgilearen kontratuzko dependentzian edo lanbide kokapenean

oinarritzea. Beste autore askok ez bezala, uste dugu estatuaren eta

bestelako burokrazien eragina —burokrazia ekonomikoena nahiz

politikoena— kulturgilearen edozein kokapen instituzionaletan gauzatzen

dela. Eragina, beraz, modu askotan betetzen da, halako moldez non,

adituaren edo teknikariaren tradizioak tradizio intelektual independentearen

ohiko guneak indarrez hartu dituen progresiboki.

95 Weberren razionalizazio progresiboaren ideiaren ildotik, Habermasek XX. mende

amaierako estatuaren barnean eginkizun (ustez) teknikoen konponketa nagusitu dela

nabarmentzen du. Hartara, benetako auzi praktikoak eztabaida politikotik kanpo utzi

dira, haren ustez. Itxuraz, zientziak eta teknikak konpondu behar dituztenez arazo

politikoak, populazioaren gehiengoa despolitizaturik geratzen da pixkanaka. Horra hor,

ideologia teknokratikoen ondorioak. Ikus Habermas, 1986.

246

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!