26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

direnik. Mugimendu bat era askotako erakundez osaturik egon daiteke.

Bestalde, mugimendu bakoitzak instituzionalizazio maila jakin bat

erdiesten du bere ibilbidearen faseetan.

Osterantzean ere, esparru kognitibo modura hartuta, gizarte

mugimenduetan dauden adituen tradizioak eta tradizio akademikoak

bereizita agertzen dira. Behin baino gehiagotan, aurrez aurre kokatuta

daude jarduera intelektualari dagokionez. Izan ere, tradizio akademikotik

datozen kulturgileek autonomia handiagoa daukate mugimenduei buruz.

Aldiz, adituak, mugimendu aktibistak izan ohi dira zentzu hertsiagoan.

Akademikoen lan intelektualean, gizartean nagusi den kultura legitimitatea

gailentzen da beste interes batzuen gainetik. Adituen ezagutza interesak,

ordea, mugimenduen interes estrategikoei loturik daude modu estuan.

Halatan, “mugimendu intelektualak” deitu ditugun horiek —

kulturgile gisa gizarte mugimenduen barnean sortu diren kultura

eragileak— gehienetan aditu gisa jarduten dute mugimenduaren

erakundeetan, haren ildo estrategikoak lantzen eta betearazten.

Horretarako, maiz, intelektual akademikoengandik jasotako oinarri

teorikoak itzuli eta moldatzen dituzte, eta mugimenduaren premia eta

aukera politikoetara egokitzen dituzte. Beste era batera adierazita, adituen

lanari esker —haiek egindako itzulpen prozesuak direla medio— zientzia

kultura bilakatzen da mugimenduaren barruan. Horrela, kulturgile batzuek

sortutako teoria praktikan hezurmamituta aurkitzen dugu mugimendu

jardueran. Ildo horretan, adituak kultura dibulgatzaile garrantzitsuak dira

gizarte mugimenduen testuinguruan, ez soilik maila teorikoan, baita

praktika sozialen arloan ere.

420

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!