26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

definitzailearen paradoxa besterik ez dago. Izan ere, intelektualei buruzko

definizioak autodefinizioak izan ohi dira, halabeharrez.

Definitions of the intellectual are many and diverse. They have, however, one trait

in common, which makes them also different from all other definition: they are all

self-definitions. Indeed, their authors are the members of the same rare species

they attempt to define. Hence every definition they propose is an attempt to draw a

boundary of their own identity: Each boundary splits the territory into two sides:

here and there, in and out, us and them (Bauman, 1995: 8).

Baumanek eta Bobbiok bezala, beste hainbat autorek ere azpimarratu

dute intelektualaren (auto)definizioaren paradoxa (de Miguel, 1978: 69;

Oltra, 1978: 9; Eyerman, 1994: 1). Halaz ere, ez dute bitxikeria horretan

arazo epistemologiko baten zantzurik aurkitu. Auzia, haatik, ez da

garrantzirik gabekoa. Bada, inklusio eta esklusio irizpideak ezarriz eta

jarraibide jakin batzuk proiektatuz kulturgileek “hautatuen” izaera

zedarritzen dute egindako definizioetan. Beste hitz batzuetan adierazita,

intelektual definitzaileek modu legitimoan intelektual deitu daitezkeenen

taldea zehazten dute eta funtzio intelektualen nolakotasuna finkatzen dute

eredu normatibo jakinen arabera. Ikus ditzagun nolako irizpideak erabili

diren definizio horiek lantzeko.

3.1.1. Sormenaren sena

Intelektualei buruzko egungo azterketa soziologikoak aurkitzen duen

eragozpen epistemologiko arruntenetakoa tradizio positibistatik dator,

azken horrek gizaki fisikoa hartzen baitu behin eta berriro aurreraikitako

aztergai gisa. Ildo horretan, gure aztergaia kulturgile indibidualarekin edo

artistarekin identifikatu da hainbat eta hainbat lan teorikotan. Planteamendu

berberaren beste aldaera batean, sorkuntzarako gaitasun indibidualarekin

ere parekidetu da zenbaitetan lan intelektuala. Nolanahi ere, kontuan hartu

43

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!