26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

gutxiengo pribilegiatuak. Hartara, gizarte eta aro bakoitzean era askotako

izenak eskuratu badituzte ere, haien pribilegioaren funtsa berbera izan da

beti: instituzio sozialen legitimazio sinbolikoaren premia dela medio,

ezjakinen onespena lortu dute adituek noiznahi eta nonahi, ezagutza

espezializatuaren metaketak aurrera egin ahala.

Iritzi horren arabera, sorkuntza sinbolikoan aditu diren intelektualen

inguruko gogoeta ezin da oraintsukoa izan. Elementu berririk izatekotan,

“intelektualaren” kontzeptua bera litzateke duela gutxikoa —historia

laburra dauka hitzak 2 — eta berria ere ondorengo intelektualen kategoriaren

azterketa soziologikoa gizarte modernoan. Baina, arestian esan bezala,

funtzioari buruzko gogoeta kontzeptu modernoa sortu baino askoz

lehenagokoa litzateke. Horrela, iritzi horri jarraiki, Platonen Politeiaren

garaitik aurrera filosofoak beti arduratu bide dira filosofoek gizartean duten

eginkizunaz eta, oro har, gizarte harremanetan erdietsi beharreko eraginaz.

Argudio ildo horretan, beraz, gaia zaharra eta iraunkorra da,

filosofiaren interesgune klasikoetako baten gogoetari estu loturikoa.

Halatan, teoriaren eta praxiaren arteko harremana, pentsamenduaren eta

egintzaren zein kulturaren eta politikaren artekoa —nahi baldin bada, hitz

are orokorragoetan, arrazoiaren eta borondatearen auzia—, behin eta berriz

azaltzen da gaurko intelektualen hausnarketaren muinean, antzinako

filosofoen pentsakizunean adierazi zen modu berean. Arazoa da, garai

historiko jakin batetik aurrera, toki eta lekuzko baldintza jakinetan, de facto

ala eskubidez, ezagutzak, teoriak, irakasbideak, ideologiak eta mundu

ikusmoldeak sortu eta transmititzeko zeregina egozten zaiela gizarte eragile

batzuei, gizarte unibertso sinbolikoak hornitu ditzaten. Aditu horiei azken

2 “Intelektual” kontzeptuaren jatorri eta hedapenari buruz Dreyfus aferaren ostean, lan

hauek ikus daitezke: Ory, Sirinelli, 1992; Eyerman, 1994: 23-25, 53-63.

27

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!