26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

halabeharrez barneratutako mugimendu intelektualaren irudikapena

aurkitzen dugu. Intelektual eredu horren barnean, unibertsitateko hertsapen

instituzionalen gainetik dagoen euskalgintza eta euskal kulturari buruzko

konpromiso sendoa adierazten da. Mugimendu intelektualaren atxikimendu

horrek zentzua ematen dio lan intelektualari eta zuzendu egiten du haren

ildoa, nonahi burutzen dela eginkizun kulturala, nola mugimenduan hala

unibertsitatean. Mendeko egoeratik eta bizipenetatik sortutako habitusak,

hartara, militantziari lotuta utzi du euskal kulturan burututako lan

intelektuala, bai hasiera batean mugimenduan egindakoa bai gero

unibertsitatean garatutakoa.

(…) nik pentsatzen dut pertsona osotuago egiteko eta ingurune gertuetan

murgilduta egotea unibertsitarioei eskatu behar zaien gauzetariko bat da.

Ikertzailea baldin bada ere bere ikerketen berri emateko atera laborategitik eta

hedakuntza ekimenetan parte hartu eta herriz herri ibili eta… Nik uste beraz

hori ona dela nahiz eta ikertzailearentzat kriston zama suposatu. Baina berak

landutakoa ibiltzen denean, fisikan edo nanoteknologiari buruzko ezagupideak

gizarteratzea, hori unibertsitarioen funtzioa berezkoa da. Euskaraz arituz

berdin. Gero, herrigintzan jardun eta euskararen hizkuntza komunitatearen

eraketa konpromisoa hartu, ba hor bai ikusten dut egon daitekeela hautua.

Zama dela? Dudarik ez. Goxoago baino mingotsa dela? Dudarik ez daukat.

Baina, asko ikasten da. Orduan, ikuspegi horretatik nik hautua egina daukat eta

damurik ez daukat, nekea askotan. Oso nekagarria da. Baina nik nire

lanbidearekin uztargarria eta uztartua ikusten dut, eta orduan naturaltasunez,

horrela jardun maila akademikoan eta hori egin …. Beste batzuk egiten dute

beste horrenbeste beste alorretan baina beste izen bat emango diote. Idazten

duen unibertsitarioa eta ez dakit nongo elkartean erroldatuta dagoena, eta

askotan ez dakit ba ekologian edo gobernuz kanpoko erakunde batean, horrek

denak dira merituak. Eta gurean, berriz, demerituak, ezta? Bueno, ba, eraman

behar izaten da, nekeak eta abar. Gero, demerituak direlako testuinguru batean,

hor bai behar dela konpromiso hori ondo ulertzea. Beti zerbaiten hobe beharrez,

ni behintzat horretan sinestuta nago, zerbaiten hobe beharrez eta ez ezeren

kontra, baizik eta zerbait ekarri, eraikitzeko eta emateko. Eta ez dagoen zerbait

desegiteko edo zerbaiten kontra jarduteko. Nik ez daukat holako sentipenik eta

pentsamolderik. Bueno [uste dut] hor badagoela lan esparru zabal bat oso

aberasgarria izan daitekeena, baina, bai, oso gogorra. Eta oso gogorra den

neurrian, nik jendeari errespetu osoa zor diot eta bakoitzak ikusiko du parte

hartzen duen eginkizun horietan edo ez duen parte hartzen (8. Elkarrizketa).

660

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!