26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

dekretu arbitrarioek ezin baitituzte erabaki une jakin batzuetan kultura

esparruan eztabaidan dauden auziak.

Kulturgileek kulturaren esparruan integratzeko beharrezkoak

dituzten gaitasunek osatzen dute beraien habitus espezifikoa. Ikusiko

dugunez, intelektualen nagusitasun soziala gaitasun horien jatorri soziala

ezkutuan gordez baino ezin izaten da atxiki. Intelektualei buruzko

azterlanen azpian datzan ikuspegi mitikoa horren adibiderik argiena izan

ohi da: ustezko dohain naturalen ondorio gisa aitortu zaie intelektualei

agintaritza soziala, nagusitasun morala eta gidaritza ahalmena gizartean.

Habitusa, beraz, inkontzientearen munduan kokatzen da, kulturgileentzat

beraientzat ere. Horiek horrela, Bigarren Atalean kultura habitusa

subjektibotasun sozializatu modura agerian uzten saiatuko gara, hau da,

eraikuntza sozial eta kultural baten emaitza gisa. Kulturaren barrenalde

hauetan arakatzea ezinbesteko zeregina delakoan gaude gizarte egituraren

dimentsio sinbolikoa ulertzeko. Izan ere, kulturgileek metaturiko

gaitasunak eta baliabideak direla medio, kulturak botere mota espezifikoa

garatu ahal izango du gizartean. Kultura kapitala baliabide eraginkor legez

erabili daiteke, hots, botere sinboliko modura, zenbait baldintzatan. Hala,

mundu soziala, gatazka gabeko itxurapean ere, etenbariko borroka

sinbolikoen agertoki dugu. Borroka horiek, funtsean, borroka kognitiboak

izan ohi dira. Bada, gizarte eragileek euren errealitatearen irudikapena arau

legitimo gisa ezartzeko ahaleginetan dihardute borroka sinbolikoetan.

Lan honetan aukeratu dugun gatazkaren ikuspegitik nabarmendu

nahi dugu, hartara, kultura baliabideak borroka sozialetan erabilitako

bitarteko zilegiak direla eta baliabide horiek habitus espezifikoa daukaten

gizaki kategoria batzuen baitan biltzen direla bereziki. Heziketa jakin batek

eta kulturaren goi mailara iristeko aukerak kapital sinboliko indartsuaren

13

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!