26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ere onera ekartzeko ahalegin saiatuan abiatu ziren lanketa eta formulazio

sinboliko berriztatzaileen bidez. Formulazio horien egite prozesuan,

bestalde, berezko ezaugarriz osaturiko elite berriaren sorrera bideratu

zuten, hau da, bestelako tradizio politiko eta tradizio intelektualen

osaketarako oinarriak jarri zituzten Euskal Herrian.

Hor legoke, itxura osoz, gorespen eta adinbat gaitzerizte jaso ohi duen XIX.

mendeko euskal protoelitearen sorrera. Foru-galeraz “zigortua”, Restaurazioko

agintekerak bere herrian nor izateko eta herritarrengan eragiteko itxaropenleihoak

geroz eta itxiagotzen zizkiola oharturik, sustrai bila abiatu zen protoelite

hori, bere ordurainoko indar solteak elkarturik, Euskal Herriaren aldeko xedehelburuak

zaharberrituz eta “revival and rebirth movement” (Fishman, 1985)

modukoa osatuz: euskal Pizkundearen lehen uhina osatzera iritsi zen horrela.

Protoelite honi zor zaio, neurri handi batean, gaur eun indarrean dagoen euskal

nortasun etnokulturalaren jakinaren gaineko formulazioa eta elaborazio

sinbolikoa (Zalbide, 1988: 394).

Euskararen galerari aurre egiteko burutu ziren kultura egintzen

bitartez euskal esparru intelektual bat osatzeko lehen urratsak jarri ziren

abian: era askotako kultura aldizkariak sortu ziren, eta haien inguruan

intelektualen mintegiak eta harreman sareak moldatu ziren.

Euskaltzaletasuna herritartzeko moduak asmatu nahian hizkuntzaren aldeko

Euskal Jaiak eta Lore Jokoak antolatu ziren han-hemenka. Kultura

ekimenen bor-borra adierazteko, aski bekigu esatea 1876-1939ko

pizkundearen epealdian, Bizkaian bakarrik 225etik gora aldizkari eta

egunkari argitaratu zirela. 212

Sortutako argitalpenak erabakigarriak izan ziren ez soilik garaiko

intelektualak harreman bilbeetan biltzeko eta esparru intelektuala

trinkotzeko, baita gune kognitibo garrantzitsuak eratzeko ere. Gune

horietan landu ziren lehenbizikoz ezagutza berriak eta haietan hornitu zen

euskal protoelite kulturala erreminta sinboliko funtsezkoez euskal

212 P. Iztuetak aipaturiko kopurua (Iztueta, 1996: 320).

472

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!