26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

zientifikodun zein zientifikorik gabeko sinesteetan funtsatutakoa. Ekoizpen

sistema desberdinen emaitzak dira bi ereduak, baina badaude bien arteko

loturak ere. Izan ere, Beranduko Modernitatean lehenengo ezagutza motak

gero eta gehiago elikatzen du gizakien sen oneko ezagutza edo ezagutza

arrunta deritzona.

Gizarte mugimenduek, hain zuzen ere, bi mota horietako ezagutza

sortzen eta baliatzen dute. Lehenik sen oneko ezagutza erabiltzen dute,

ezinbestean erabili ere, gizartean une historiko jakin batean nagusi den

ezagutza baita. Baina, horrekin batera, jakintza berezituak eta landuak ere

baliatzen dituzte, kulturgileek, zientzialariek eta adituek mugimenduaren

esparruan sortutakoak edo landutakoak. Izan ere, mugimenduen barnean

ezagutza berezituak bultzatzen dituzten interes sozial indartsuak agertzen

dira maiz, arestian azaldu den moduan, kultura kapital handia metatzen

duten testuinguru sozial trinkoak eratzen baitira mugimenduen esparruan.

Interpretazio marko berriak aldarrikatzen dituztenean, mugimenduak

ahalegintzen dira kulturgileek landutako jakintza berezitu horiek gizarteak

onartutako sen oneko ezagutza bihur daitezen. Azken batean, ezagutza

arrunta eztabaidan jartzen ez den ezagutza da. Bestela adierazita, garai

historiko batean eta indarrean dagoen kultura batean mundu guztiak

jakintzat ematen duena jasotzen du. Transfigurazio hori egiteko asmoz,

gure gizarteetako ideien merkatu lehiakorretan baliabide zientifikoak eta

berezituak erabiltzen dira; kulturgileek, zientzialariek eta adituek gune

horietan dihardute ezinbestean. Bada, sen oneko ezagutzaren —hau da,

ebidentziaren— estatusa lortzeko lehian dauden definizio sozialak asko

dira eta legitimitatea erdiesteko lehia sinbolikoak korapilo handiak dauzka

gizarte konplexu batean. Hori dela eta, gizarte eragile guztiek —gizarte

mugimenduek barne— baliatzen dituzte ahalik eta lanabes sinboliko

eraginkorrenak.

395

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!