26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

euskara berria eta horrek esan nahi du garaikidea, horrek esan nahi du garaiko

edukin kultural berriekin (…) Hori erdal kulturgileen artean ez da gertatzen.

Hor izaten da hari bat bai forman, alegia, zer hizkuntza mota erabiltzen duen

eta bai edukietan; kontserbadoreagoak dira. Euskaldunen artean, berriz,

kondenatuta gaude eraberritze prozesu batean normalizazioa lortu arte.

Orduan, eraberritze bat, berritzaileak dira euskal kulturgileak. halabeharrez,

ezta? (…) Hemen euskara batua sortu zenean, euskara batua batez ere nik uste

dut ekoizpen ideologikoa dela. Eta da herri baten ikuspegi batetik eratortzen den

ondorioetako bat. Orduan, herri baten ikuspegia dago aurretik behar bada. Eta

kulturgileak hemen, Euskal Herrian haiek izan dira nik uste neurri handienean,

horrela ulerturik, euskararen estandarizazioa bere egin izan duten kolektibo bat

(…) Alderdi horretatik kohesio egileak direla esaterakoan eztabaidak egon

litezke euskararen ajeak diren edo ez diren baina guztiek ildo berean jarrita

daude. (…) Identitate sortzaileak badira. Kulturgilea, bere ideologia aparte

utzita, hizkuntza komunitatean mugitzen den parte bat da. Eta ematen dio

identitate horri bere ikuspegia (8. Elkarrizketa).

Euskal kulturgileek sortutako euskal kulturaren adierazpen

modernoei esker, ordezkatzen duten komunitateak galdutako autoestimua

eta autokonfiantza berreskuratu ahal izan ditu, batzuen ustetan. Halatan,

komunitatearen lidergo karismatikoa egozten zaie eginkizun hori bete

dutenei.

Nik somatzen dut azkenean herri honek behar izan duela halako autoestima

errekuperatzea, autokonfidantza errekuperatzea. Eta hor nik uste dut klabeetako

bat izan zala, adibidez, Ez Dok Amairuren diskurtsoa, ez? Apur bat esatea, ez

euskeraz ez dugu bakarrik egin behar beste kulturen kopia bat, baizik eta egin

behar dugu sorkuntza lotsarik gabeko bat eta inkluso abangoardista bat, ez? O

sea, egin daiteke euskeraz abangoardia eta, uste det, nolabait, Oteizak planteatu

zuena, ez? Holango herriarekin lotuta dagoela gure prehistoriako dibujoa, ez

dala modernitatearen letxo hori apur bat erlatibizatuz, eta animatuz komunitate

txiki honetako kulturgileak konplejorik gabe kultura puntakoa egiteko, ez?

Askorentzat edo gutxirentzat. Eta nik uste det hor, espiritu horrek Ez Dok

Amairutik sortu zan, bueno, kalitate sena baita ere: Xabier Lete dala, Benito

dala, kantautoreen aldetik eta…, hor nik uste, eragina handia izan zuela. Ez dot

uste gaur euskararen garapenean edo normalizazioa deitzen duten horretan

faktore kuantitatiboak direnik inportanteenak, ez? Eta ez dakit erakunde

publikoek zer…, horiek ere inportanteak dira, ez?, zer, bueno, ze azpiegiturak

jarri dituzten eta… baizik eta baita ere, faktore horiek ikusten ez diren

kualitatibo horiek, autoestimarena, kultura bat garela bisualizatzearena,

etorkizuna daukagula bisualizatzearena… eta nik uste dut hor kulturgileek lan

handia egin dutela, bai Ez Dok Amairu, nolabait, talde eta kultura horrek…,

gero baitare ba, bueno Atxagaren banda eta guzti hauek… Uste dut

bertsolaritzak ere, batez ere 80. hamarkadatik aurrera, egin duela erakarpen

funtzio hori. Bueno…, erakarpen…, batetik, euskal komunitatearen

590

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!