26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

inportanteena ekologia bada, politikak ez zuen jakin amore eman eta ikuspuntu

ekologikotik begiratuta, adibidez, lehentasuna ekologiari ematea, ezta?

Lehentasuna beti politikarena zen eta, horren ondorioz, ba gizarte mugimendu

mota guztietan horrek eragina izan zuen, txarrerako esango nuke nik. Eta

kulturgintzan ere bai eta euskalgintzan ere bai. Eta gaur egun nik esango nuke

gerra hotza dagoela. Ez dago garai bateko enfrentamentua, baina gerra hotzean

bizi garela, ez elkarlan ireki eta emankor batean (3. Elkarrizketa).

Gizarte mugimendu indartsu bat zegoela adierazi beharko genuke (…) Gero,

instituzionalizazio prozesu bat etorri zen oso expantsiboa, ikaragarria, oso

expantsio handi bat etorri zen erakundeen aldetik. Erakunde horietan partidu

batzuen jokabidea da nabariena (…) Alegia, etorri zen oso expantsiboa eta

orduan mugimendu guztiak hustu egin ziren, ezerezera iristeko moduan. Eta hori

gertatu da batez ere gizarte mugimenduan, esan dezagun, mugimendu

sozialetan, kulturaletan. Eta orduan euskaran ere eragina izan zuen. Fenomeno

hori gertatu zen. Guztion artean. Gero erreakzio bat etorri zen. Eta erreakzio

horretan oraintxe gaude. Erreakzioarekin (9. Elkarrizketa).

Administrazio autonomikoaren eta garaiko euskalgintzako

mugimenduaren arteko tentsioak era askotara irudikatu ziren.

Euskalgintzatik sortutako aldarrikapen taldeen ekimen berriak

instituzioek jardun erradikal eta ordenaren hausle gisa interpretatzen

zituzten. Horrenbestez, saio horien estigmatizazioari ekin zion botere

autonomikoak etengabe. Mugimendu erakundeek, beren aldetik, jarrera

antiistituzionalista elikatu zuten euren jardunean. Instituzioen eta gizarte

ekimenaren arteko tentsioa gori-gori zegoen une horretakoak dira EHE

(1979) eta EKB (1983) ekimenak; egoera gatazkatsuak baldintzatu egin

zuen guztiz euren garapena eta arrakastarako bidea (Amonarriz eta Arruti,

1998: 161, 163,165).

Alabaina, euskalgintzak bizi izan zuen krisia ezin da ulertu

instituzio/mugimendu binomioaren arteko gatazka huts modura, biak

zeharkatzen dituen beste haustura garrantzitsuago bat aintzat ez bada

hartzen. Aipatu gatazka horrez gain, instituzionalizazio politikoak

lehenagotik zetorren euskal nazionalismoaren zatiketa politikoa sendotu

zuen. Izan ere nazionalismo hegemonikoak, Autonomia Estatutuaren eta

597

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!