26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Gizartearen irudikapenen eraikuntzan kazetariek eta profesional

mediatikoek daukaten gizarte eragina handia izanik, ez da txikiagoa euren

nagusigo estrategikoaren ondorioz kulturgintzaren esparruan sorrarazi

duten berregituraketa. Dudarik gabe, gizartearen esparru publikoa

menderatu ez eze eremu akademiko-intelektualaren funtzionamendua ere

baldintzatu dute intelektual mediatikoek eta etengabeko astinaldiak eragin

dituzte haren barne egituran. Hainbestekoa izan da baldintzapena non,

hedabideei eta kultura industriei uztarturiko tradizio intelektualaren

garapenak irauli egin dituen intelektualaren definizio klasikoek behinola

ezarritako mailaketa hierarkikoak. Hala, kulturaren munduan orain urte

batzuk nagusi ziren definiziook bazterreko kokapena esleitzen zioten

kazetariari esparru intelektualaren barnean. 107 Gaur egun, aldiz, esparru

intelektualeko zenbait eremutan haien aurkako erresistentzia handiak

agertzen diren arren, intelektual mediatikoek eta kazetariek onespen handia

erdietsi dute gizarte esparruan. 108 Baina, haratago joan da mundu

mediatikoaren oldarra. Izan ere, baliabide mediatikoak gero eta gehiago

nahasi dira beste kultura esparruetako harremanetan eta kontsakrazio

prozesuetan. Hartara, zabalkuntza mediatikoan erabat edo aldi batez sartzen

diren akademikoek edo zientzialariek ere gaur egun ongi erabili ditzakete

gizarte aintzatespenaren baliabide sinbolikoak euren jatorrizko

azpiesparruko sustapena bultzatzeko.

107 Kategoria intelektual nagusi eta periferikoen arteko bereizketa, intelektualei buruzko

definizio klasiko askotan aurkitu ahal dugu. Ikusmolde horietan kazetaria edo

hedabideetako kulturgilea esparruaren bazterretan kokatuta egon ohi da (Lipset, 1987:

272; Shils, 1977: 145-146; Aron, 1979: 204). Planteamendu horien berrikusketa

egiteko, ikus Larrinaga, 2001.

108 Brockmanen ustetan, intelektual zientzialariak ere gero eta txertatuago egongo

lirateke egungo masa kulturan, zientziaren hedapen mediatikoa baita izatez sortzen ari

den “hirugarren kulturaren” oinarria. Hirugarren kultura, alegia, zientziaren eta masa

kulturaren bategitearen emaitza, hartzen du autoreak etorkizuneko kultura biltzailetzat.

Ikus Brockman, 1996.

275

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!