26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

lehenagoko botere feudalen desintegrazioaren ondorio gisa. Desegite

horretatik sortu ziren gizartearen atal publikoak eta pribatuak.

Habermasek teorikoki berreraikitzen duen eremu publiko-politikoa,

eremu publiko-literariotik eratorritakoa da eta jatorriz familiagune

burgesaren baitan ezarritako komunikazio librearen printzipioa hartzen du

ezinbesteko abiapuntutzat. Horren karietara, estatu liberalak onartu zituen

prentsa askatasuna, elkartze eskubidea, iritzi librea eta antzeko ahalmenak,

publikoaren eta publizitatearen beharrezko tresna bihurtu ziren; horiek

guztiak bere mesedetan erabili zituen burgesiak. Eskubide horiei lotuta

kontsakratu zen esparru publikoaren ideia: boterearen egintzak

kontrolatzeko azken helburua zuen komunikazio eremu modura,

ikusgaitasun, ezagungarritasun eta partaidetza gune gisa.

Alta, gizarte zibilaren eta estatuaren arteko mugarriak deuseztu ziren

neurrian, horrela definituriko esparru publiko liberalaren baldintzen

eraldaketak haren gainbehera eragin zuen. Habermasen esanetan, luze gabe,

aginte politikoaren hedapena gertatu zen lehenago pribatutzat jotzen ziren

eremuetara, krisiak jo zuen familiaren esparru intimoa eta areagotu egin

zen haren bereizketa “eraketaren mundutik”, aldaketak jazo ziren

publikoaren baitan —publiko kritikoa publiko “bezero” bilakatu zen— eta,

azkenik, literatura eremuaren beherakada etorri zen masa kulturaren

mesedetan. Eraldaketa horiek guztiek erro-errotik irauli zituzten

publizitatearen baldintzak (Habermas, 1981a: 189; 203).

Horrenbestez, esparru publiko ilustratuak, masa gizartearen gune

publikoari utzi zion lekua, hau da, informazio gune publikoari (Monzón,

1996: 261, 315). Publiko burgesak iritzia sor zezakeen behinolako foro,

merkatu, plaza, kafe-etxe, saloi, ateneo eta akademietan, ikuspuntuak

257

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!