26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ulertzen duen moduan, banako indibidualen batura hutsa edo, ikuspegi

holistak dioen antzera, egintza indibidualen multzo independentea.

Bada, konfigurazioaren kontzeptua gizakiz osaturiko gizartea eta

gizartean txertaturik hauteman behar diren gizakiak —euren

bateragarritasunean— modu egokian ulertu ahal izateko tresna bat da.

Kontzeptuaren ahalmenak azaldu ahal izateko, mahai baten inguruan

kartetan egiteko bildutako lagunen adibidera jotzen du Eliasek. Gizaki

horien egintzak elkarloturik daude, eta jokoaren garapena bera gizaki

elkardependenteen egintza bilbearen emaitza izan ohi da. Hortaz, jokalariek

indar orekatua agertzen dutenean, jokoak autonomia erlatiboa erakusten du

jokalari bakoitzari dagokienez. Baina joko horrek ez dauka, hala ere,

jokalariez kanpoko substantzia independenterik. Konfigurazioa, Eliasen

adieran, jokalariek osotasun gisa eratutako eredu aldakorra da, euren

intelektoarekin, euren pertsona osoarekin, euren egitearekin eta ez-

egitearekin ere osaturikoa, alegia. Jakina, konfigurazioak tentsio ehuna

eratzen du. Konfigurazioaren aurrebaldintza jokalarien arteko

elkardependentzia baldin bada, lotura hori adiskidetza zein areriotasun

harremanen gainean osatu daiteke (Elias, 1982: 156-157).

Jokoa ulertu ahal izateko, jokalariek euren harremanetan dauzkaten

posizio aldakorrak —hau da, konfigurazio jarioa— hautemateko prest egon

behar dute ikusleek. Konfigurazio prozesuan, oreka gorabeheratsuak eta

botere kulunkak batera edo bestera makurrarazten dituzte indarrak.

Konfigurazioa, beraz, egoera finkoa baino gehiago, oreka fluktuatzaileez

osatutako prozesuaren emaitza da.

Ezin da bestela izan, konfigurazioaren kontzeptuak sozialtasunaren

oinarrian dauden interdependentziaren azterketan jartzen baitu bere arreta.

84

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!