26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskalgintzaren oinarrizko dimentsio kognitiboa etengabe islatu da

bere jardueran. Haatik, mugimenduaren esparruan errealitatearen

interpretazio markoak eraberritu diren uneetan —hau da, krisialdietan—

nabarmenago ikusi da ezagutzaren kategoriaren funtsezkotasuna eraikuntza

lan horretan. Sarritan, ezagutzaren kontzeptua akademian edo esparru

zientifikoan sortutako ezagutza legitimoarekin parekatu izan da, eta harekin

soilik; ildo beretik, kulturgilea, akademian kontsakraturiko

profesionalarekin identifikatu da behin baino gehiagotan. Halaz ere,

euskalgintza eta antzeko mugimenduek abian jarritako “praxi kognitiboak”

aukerak eman ditu akademiatik kanpo landutako pentsamenduak zabaldu

eta mugimenduaren barneko intelektual rolak garatu daitezen. 303 Izan ere,

beste mendeko mugimendu etno-kulturalen antzera, instituzio kultural

legitimoen tokia hartu behar izan du beretzat mugimenduak. Hartara,

euskal gizarteko bilbe instituzionalaren behin-behinekotasuna kontuan

hartuta, euskalgintza behartuta egon da bere ondare kognitiboa egintza

kolektiboaren testuinguruan metatzera eta ez ohiko instituzio kultural

legitimoen barnean. Era berean, mugimenduaren egintza kolektiboari lotuta

eratu behar izan ditu oraintsu arte premiazkoak ziren intelektual rolak ere.

Zenbat prestakuntza egiten da ekinetan? Ez da bakarrik prestakuntza bat

ekimenetik kanpo egiten dana, akademikoki adibidez, unibertsitatearen bitartez

egiten diren prestakuntzak, baizikan gero daude zenbat prestakuntza ekimenetan

bertan eginez lortzen direnak. Praktikan egiten direnak, hori da. Eta gure

egoera extraordinario honetan bigarren bide hau da ezinbestekoa, zeren guk,

akademikoki, soziolinguistika, adibidez, euskararekiko egoerarekiko ikasketak,

gure unibertsitatean ez daude oso presente esango nuke, soziolinguistika

ikasgaia non dago? Zer titulazio barrutan? Oso gutxi, oso eskas. Hori da

paradoxa bat, nik uste det gure unibertsitatean daudela paradoxa batzuk, eta

horien artean da nola EHU izan eta Euskal Herriko problematika berezi

303 Txepetxen ekarpena adibide bat gehiago baino ez da izan, nahiz eta oso

garrantzitsua, frankismo osteko euskalgintzaren marko berriaren osaketan haren

proposamenak izan duen eragin erabakigarria kontuan hartuta. Baina, akademiaz

kanpoko beste kulturgile askoren lana atzematen dugu euskalgintzan: Txepetxen

antzera, beste hainbat kulturgilek ere mugimenduan eraiki dituzte beren rol

intelektualak eta ez unibertsitatean edo kulturaren instituzio legitimoetan.

616

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!