26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

zituzten geroko euskalgintzaren oinarrizko xedeak. Hori izan zen euren

ekarpen handienetako bat.

1960/70eko hamarraldietan gertaturiko kultura susperraldia euskal

nazioaren bestelako ikusmoldea zekarren definizioarekin batera eta,

hartara, euskal nazionalismoaren pizkundeari lotuta burutu zen. Ikusmolde

berri horretan euskara hartu zen euskal nortasunaren oinarritzat.

Kulturaren eta politikaren arteko uztardura horrek, zalantzarik gabe, gaur

egunera arte euskalgintzan ainguraturik egon den erreferentzi markoaren

oinarri nagusiak jarri zituen. Sortzen ari ziren euskal elite kultural eta

politiko gazteek irudikaturiko definizioan euskaldunen zapalkuntza

kulturalak jatorri politikoak zeuzkan. Ondorioz, mendekotasun horretatik

askatzeak jarduera kulturala lan politikoaren barnean kokatzea eskatzen

zuen. Euskara euskal nortasun kolektiboaren osagai bilakatu izanak ondorio

nabarmenak izan zituen euskal hizkuntzaren eta kulturaren berreskurapen-

eta modernizazio-lanetan. Areago, beste esanahi bat eman zien egintza

horiei, esanahi politikoa zentzurik zabalenean.

Hartara, mendeko kultura komunitate —eta komunitate politiko—

baten erresistentzi mugimendu gisa irudikatu zen euskalgintza, eta

euskararen eta kulturaren berreskurapena nazio eraikuntzaren barruan

kokatu ziren. Horiek horrela, erresistentzi mugimenduaren zereginak

jarduera politikoetara eta kulturaletara bideratu ziren. Erresistentzi

kulturalari dagokionez, bi eginkizun bete zuten elite kulturadunek euskal

kultura esparruaren osaketa prozesuan. Lehenik, 60ko hamarraldiko

protokulturgileen buruzagitzapean kultura mugimenduak

instituzionalizazio prozesua jarri zuen abian. Halatan, euskararen eta euskal

kulturaren birsorkuntzarako kultura erakundeak sortu ziren: euskal eskolak,

euskara modernizatzeko elkarteak, helduak euskaraz alfabetatzeko eta

682

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!