26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

kontraesanik gabe gauzatu. Pizkunde garaian Euskal Herrian ordena

tradizionala astindu zuen krisialdi sozio-politiko sakonak jarri zuen kultura

esparru horren lehen oinarria. Hortik aurrera euskal kulturgileak baliotsuak

ziren baliabide kognitiboak metatzen eta euskarazko kultura

modernizatzeko ahaleginak egiten hasi ziren. Euskal Herriak bizi izandako

gorabehera historikoek, baina, zaildu eta oztopatu egin zuten behin eta

berriro saio hori. Haatik, kulturaren barnetik ere, hizkuntza idatzia kultura

hizkuntza modura hedatzeko erresistentzia politiko eta kultural handiak

gainditu behar izan ziren Euskal Herriko elite politiko eta kulturadunen

artean. Honela laburbiltzen ditu elkarrizketatuak prozesu horren faseetako

batzuk.

Eta gero XIX. mendea sortzen denean beste fase historiko berri bat ematen da,

eta orduan sortzen da nolabait euskal kultura salbatu nahia, aurreratu nahia,

nola ja gizarte zaharra ere amilduz doan, neurri horretan euskal kultura ere,

jakina, gizarte zaharrari atxikirik dagoen euskal kultura zahar hori ere,

gizartearekin batera behera joaten hasten da (…) XIX. mendean bereziki sortzen

den kultur mugimendu hori, deitu ezazu Pizkundea edo nahi duzuna, hor ematen

da bigarren kulturizazio maila. Hori, seinalea bera ja, salbatu nahi da euskal

kultura bere osotasunean eta horren barnean hizkuntza ere bai (…) Bitan

banatu ditzakegu autore horiek, euskaltzale handiak eta horiek danak ari dira

euskara salbatu nahirik baina gehien bat ematen erdaraz (…). Eta, nere ustez,

hirugarren fase bat bai ematen da, baina hori sektore batean da, eta sortzen da

euskal nazionalismo historikoaren barruan sektore hori, nolabait ematen dena

ja euskara kulturbide bezala, kultur tresna egiazkoa. Eta apostu historiko hori

egiten da (…) eskola jesuitikoan Zaitegirekin batera eta Olabiderekin (…).

[Euskara] literaturatik harago behar da, hau da, intelektualek bere hizkuntzan

sortu behar dute beren kultura, herri horrek ezagutu dezan bere burua eta

garatu bere nortasuna. Bere hizkuntzan. Baina maila guztietan. Hortaz, nik uste

dut gerra aurrean ematen da fase hori (…) Gutxiengoa den sektore bat da PNV

barrukoa, ez oro, gutxi dira, baina sektore horrek egiten du apostua. Eta egiten

du erbestean, baina klaro (…) esan beharra dago porrota erabatekoa izan zuela,

zeren erreibindikazio horrek, intelektual horiek, hemen ari naiz zuzendaritza

mailan PNVn eta, ez zuten behar adinako laguntzarik izan, hasteko

ekonomikorik, eta Agirre zena hil zenean ezereztu zen eta horri ematen zion

egitura guztia jarri zuten hankaz gora. Eta orduan hasten da beste historia bat

(7. Elkarrizketa).

568

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!