26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

atxikitzen zaion izaera gero eta ezegonkorragoarekin. “Gu”-aren

zentzuaren eraikuntzari, hortaz, etengabeko prozesuan ekin behar zaio gure

aroan.

Nortasun kolektiboaren sentimendu sendo bat, zalantzarik gabe,

bitarteko garrantzitsua da egintza kolektiboaren arrakasta erdiesteko. Baina,

ikuspegi estrategiko horrez gain, Meluccik eta beste autore kulturalista

batzuek azpimarratu gura izan dute nortasunaren eraikuntza tresna ez ezik

egintza kolektiboaren helburu dela berez. Horren karietara, egintzaren

alderdi “instrumentalean” oinarritutako ikuspegi politiko murriztailea

kritikatzen dute ikusmolde kulturalean kokatzen diren autoreek. Izan ere,

abiapuntu politiko konbentzional hutsek bazterrekotzat jotzen dituzte

mugimenduek burututako inbertsio autoerreflexiboak (Melucci, 1989: 73-

74).

Parte-hartzaileen leialtasuna eta konpromisoa elikatzen duen

etengabeko nortasun kolektiboaren sorkuntza lorpen kultural garrantzitsua

da berez, nahiz eta helburu politikoen eta antolakuntzazkoen

erdiespenerako bitarteko modura ere jarduten duen. Halatan, mugimenduek

eraikitako “gu” delakoak gizarte lehiari begira egindako ezaugarriak

dauzka. Bereizgarri horiek, halaz ere, ez dira beti eta ezinbestean eduki

politiko esplizituetan oinarritzen. Aitzitik, kultura ordena nagusiaren

logikari desafio egiten diote sarritan. Aldaketa pertsonala eta kanpoko

egintza uztartzean, egintza kolektiboak agerian uzten ditu nagusi diren

kultura kodeen osagai arbitrarioak eta zabaldu egiten ditu haien ordezko

aukerak (Melucci, 1989: 23, 63).

Erreferentzi markoen sorkuntza prozesua eta nortasun kolektiboaren

eraikuntza modu estuan lotuta daude gizarte mugimenduen barnean. Are

368

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!