26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5. Engaiamenduaren bide berriak. Gizarte

mugimenduko tradizio intelektualaren egokitzapena

Modernitatearen krisiaren testuinguruan

Orain arte ikusi denaren arabera, hainbat dira kulturgintza esparruan

sortu eta garatu diren tradizioak. Alabaina, aipatu ditugun tradizio

intelektualak ezin dira ulertu elkar baztertzen duten eredu modura. Aitzitik,

kulturgile askok tradizio bat baino gehiagotan kokaturiko praktikak

burutzen dituzte —nahiz eta horiek ez daukaten garrantzi berbera esparru

intelektualean—. Behin baino gehiagotan rolak nahasi eta konbinatu egiten

dira. Eginkizun kulturalak ere modu askotan lotuta eta erlazionatuta

azaltzen zaizkigu. Izan ere, jarduera eremuen arteko mugarriak lauso ageri

dira eragile berberek era askotako praktikak burutzen dituztenean euren

jardunean. Beraz, denborazko ikuspegi sinkroniko batetik abiatuta, hainbat

finkatze mailatako tradizio intelektualak hartzen ditu barnean gaur egungo

esparru intelektualak. Alta, esan bezala, eredu guztiek ez dute ospe eta

botere maila bera erdiesten. Badaude gainbehera egoera pairatzen duten

tradizioak, hegemonia daukatenak eta, berrienak batik bat, praktika

legitimo gisa onartu ditzaten lehiatzen direnak.

Bai Modernitatearekin batera sortu ziren tradizioek (tradizio

akademiko-zientifikoek, estatu eta merkatu burokrazietako adituek,

erakunde politikoetako ideologoek) bai Beranduko Modernitatekoek

(hedabide eta masa kulturari atxikitako tradizioek, politikagintza molde

berrietan sortutakoek) eginkizun intelektualerako ereduak eskaintzen

dituzte esparru konplexu eta aldakorrean. Hain zuzen ere, bide berriak

urratzen ari diren ereduetan jarriko dugu arreta hemendik aurrera egingo

den azterketan. Halatan, aurreko tradizioen berrirakurketatik abiatuz,

278

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!