26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

politikoa erabat murrizten zuen kultura politikoa nagusitu zen. Horrela,

gaur egunera arte iraun duten politikari buruzko axolagabetasuna eta

bizimodu pribatistak hedatu ziren gizartean. Hala, despolitizazioaren eta

pribatismoaren aldeko indarrak azken urteetan garaturiko kultura

politikoaren ezaugarri direla esan daiteke. Haatik, gaur egun agertu diren

joerak aztertu ondoren, uste dugu despolitizazio iragarpenak ezeztatzen ez

badira ere, zehaztu behintzat egin behar direla. Izan ere, gizakien

atzeraegite politikoaren frogatzat edo bizitza pribatu apolitikoaren

goraipamentzat jo dena ulertu daiteke, gure iritziz, egungo esparru

politikoak bizi duen egokitzapen modura ere. Itxurazko atzeraegiteak,

ikuspegi horretatik, politikaren dimentsio berriaren moldaera adierazten du.

Ildo horretatik, politikaren atzerakada lekualdatze bat besterik ez da,

gizartean —ohiko esparru politikotik kanpo ere— zentzu politikoa

eskuratzen duten beste jarduera eta nortasun gune batzuk sortzen baitira

etengabe. Beckek “azpipolitika” deritzonaren esparruak dira jarduera-gune

berri horiek (Beck, 1997, 1998). Azpipolitika delakoa bat dator gehienetan

politikagintza ez instituzionalarekin, politikagintza “ez ofizialarekin”,

azken batean, eskuarki politiko modura definitu ez diren jarduera alorrekin.

Cualquiera que contempla la política desde arriba (…) está pasando por alto la

autoorganización de lo político, que, potencialmente al menos, puede poner en

marcha “subpolíticamente” numerosos campos de la sociedad, incluso todos

sus campos (Beck, 1997: 33).

Hainbat adieratan “politika berria”, “politika erreflexiboa”, “bizitza

politika” edo “azpipolitika” modura ezagutu izan den gizarte egintzak,

beraz, hasiera batean ez politikoak ziruditen jarduera eremuak

bereganatzeko joera agertzen du. Hori egitean, birpolitizatu egiten ditu

eremuok, eta haiei zentzu berria egozten die.

309

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!