26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

gizartekide arrunten sen oneko ezagutzan barneraturik geratu ziren luze

gabe. Are gehiago, ideia horiek gizartekideok hizkuntzarekin izandako

harremana baldintzatu zuten aurrerantzean.

Halaz ere, orain arte esandakoak ez gaitu bultzatu behar

euskalgintzak eraikitako gune kontzeptualaren eraikuntza prozesua barne

homogeneotasunez eta adostasunez betetako jardunbide modura

hautematera. Aitzitik, gune horren osaketa prozesua eta ondorengo

bilakaera etengabeko tentsioez eta gatazkez josita egon ziren hasieratik.

Bada, euskalgintzaren eragile zirenen proposamenak —kulturgileenak

barne— ez ziren beti bat etorri euskararen eta euskal kulturaren

modernizazioari zegokionez. Aldiz, era askotako definizio eta

proposamenak aritu ziren lehian esparrua eratzerakoan. Asko izan ziren

gatazka horien adierazpenak, gatazka kognitibo modura azaldu arren

oinarri politikoa ere bazeukatenak. Halatan, euskararen batasun prozesua,

esaterako, gorabehera frankoren ondoren burutu zen, besteak beste,

Euskaltzaindiako hainbat kulturgilek adierazitako erresistentziagatik eta

eztabaidan zeuden proposamen kontrajarriengatik. Izan ere, hizkuntza

araua ezartzeko orduan bazegoen joera garbizalea azaltzen zutenen iritzia,

alde batetik, eta erderatik eta sustrai greko-latinotik maileguak hartzearen

aldekoa zena, bestetik. Bi jarrera horiek konponezin azaldu ziren behin

baino gehiagotan; are gehiago, elkartezintasuna kulturaren beste arlo

guztietara hedatu zen. Jakina, proposamenen arteko eztabaidak ez ziren

hizkuntzalaritzaren inguruko auzi hutsak. Jarrera kontrajarriak hasierako

nazionalismoaren eta nazionalismo berriaren ikusmoldeen isla ziren, eta,

ondorioz, jarrera politikoekin nahasirik zeuden. Hortaz, berriz ere eztabaida

kognitiboa eta politikoa bateraturik agertu ziren erabat. 271 Antzeko

271 Txillardegik horrela azaltzen ditu euskara batuaren inguruan sorturiko bi jarreren

nondik-norakoa: Arantzazun nabaritu ziren bi joerak, gero eta nabarmenago agertu

539

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!