26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

orekatu dute politikarien erantzukizun eza. Hartara, bi tradizioetako

kulturgileek euskal kulturarako atxikimenduarekin eta konpromisoaren

ideiarekin bete dituzte unibertsitate esparruaren nahiz administrazio

esparruaren ekonomia sinbolikoan —hizkuntza ikuspegitik— balio

gutxikoak ziren jarduerak. Bestela adierazita, ohiko mugimendu

intelektualari atxikita doazen disposizioen jabe dira mugimenduz kanpoko

testuinguru instituzionaletan euskararen aldeko lana egiten duten

kulturgileak ere. Hala, euskararen egoera normalizatzen ez den bitartean,

mendeko bizipenetatik sortutako habitusa ezinbestean itsatsiko zaio euskal

kulturan burututako lanari, zeinahi instituziotan egiten dela lan hori. Beraz,

egia da, alde batetik, profesionalizazioak eta gizarte aldaketek

militantziaren jaitsiera eragin dutela, eta, ildo horretatik tradizio intelektual

gero eta profesionalizatuagoak sortzeko aukerak daudela baina, beste alde

batetik, horrekin batera ezin da ukatu euskaraz ari diren kulturgileek

mendekotasunezko esperientzietan sortutako habitus espezifiko bat

daukatela. Hizkuntzaren mendekotasun sinbolikoa abiapuntu hartuta,

habitusa osatzen duen disposizio multzoak uztartu egiten ditu lan kulturala

eta hiztun komunitateari buruzko konpromisoa, eta hurbildu egiten ditu

edozein mota eta lanbidetako kulturgileak mugimendu intelektualaren

figurara. Ildo beretik, nabarmentzekoa da elkarrizketatuen autopertzepzioan

nagusitu den ideala intelektual engaiatuarena izan dela.

689

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!