26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

jardun kulturalerako gizarte gune publiko egokiak eratzen dituzte; horietan

behinolako “intelektual politikoaren” tradizioari zegozkion rol eta

eginkizun intelektual eraberrituak garatu ditzakete kulturgileek gero eta

modu eraginkorragoan. Izan ere, gizarte errealitatearen definizioen

legitimitatea auzitan jartzen duten lehia sinbolikoak sortzen dituzte

mugimenduek, eta kulturgileei berariazko kultura kapitala baliatzeko

aukera ematen diete. Halatan, konpromisoaren tradizioan txertatutako

nortasun intelektualak berreraiki ditzakete kulturgileek haien barnean.

Aurreko gizarte mugimenduen esperientzian sustraiturik daudenez —

langile mugimendua izan zen Lehen Modernitateko gizarte mugimenduaren

paradigma 129 — mugimendu berriak lehenagoko ereduen arrakastaren

emaitzak dira, hein batean, baita haien krisiaren eta agortzearen ondorioak

ere. Modu berean, mugimendu berrien barnean garatu daitezkeen eredu

intelektualak ere zorretan daude lehenago garatu diren tradizio

intelektualekin; halaz ere, baldintza berrietara egokituta baino ez dira

berreraikitzen. Ñabardura horiek ez dute helburutzat eredu batzuen eta

besteen artean erabateko jarraipena dagoela baieztea. Baldintza sozialak eta

historikoak, hainbat aldiz esan dugun moduan, aldatu egiten dira, eta ez

alferrik. Baina, bai nabarmendu gura dugu esparru intelektualean eragiten

duten eraldaketak prozesuzkoak direla eta ez bat-bateko etenak. Izan ere,

esparru intelektualak iraun egiten du bere mugarriak etengabe definituz eta

aldaraziz, bere praktikak egokituz eta moldatuz, pertenentzia aldarrikatzen

duten eragileen nortasunak behin eta berriro eraikiz.

129 Langile mugimenduak bere historian zehar erakunde eta organizazio asko izan dituen

arren, mugimendua ezin da besterik gabe eraketa adierazpenekin parekidetu. Hartara,

kasu honetan mugimendu bakar batez mintzo gara, nahiz eta erakundeak —alderdi

politikoak, sindikatuak, eta abar— era askotakoak izan diren.

326

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!