26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

autokonfidantza funtzio hori, ze euskaraz sor daitezkeela gauza orijinalak, beste

inon ez daudenak, eta, bueno, sor daitekela kultura bat guri balio diguna

bizitzeko eta… . Eta, bestetik, igual, baita ere erakarpen funtzio bat erdaldunei

adierazteko, jo! Hemen zerbait gertatzen da, ez? Hor sortzen dute. Egiten dute…

eta nik uste dut bai literaturak, bai kantagintzak, bai bertsogintzak, hori egin

duela. Eta baita ere “rock radical vasco” deitutako horrek neurri batean ere,

ez? Nolabait inbidia sortu, erakarpena sortu eta, inkluso, ikusi hor kultura

horretan zerbait gertatzen dala. Horren ekarpena euskalgintzan, nik uste dut,

inportantea dala (2. Elkarrizketa).

Nabari denez, era askotakoak izan dira euskalgintzaren esparruko

kulturgileei esleituriko rolak eta zereginak. Halaber, era askotakoak dira

esparruko kulturgileen arteko harremanak zeharkatzen dituzten cleavage

edo haustura lerroak. Bada, harreman gune horren osaketa, azken urteotan

ere, ez da egon definizio eta eredu lehiakorren eraginetik at. Horrela,

askotariko definizio eta proposamenak daude lehian gaur egungo

euskalgintzan: euskalgintzaren helburuei buruzkoak, kulturgileen

eginkizunei buruzkoak, eta hizkuntzaren berreskurapen moduari

buruzkoak, besteak beste. Ikusmolde horiek adierazpen gatazkatsuak izan

ohi dituzte: gatazka kognitibo modura azaltzen dira zenbaitetan, gatazka

politiko gisa beste zenbaitetan. Hain zuzen ere, hemendik aurrera

kulturgileen ustezko rol politikoak eta hizkuntzaren beraren ikusmolde

politikoak euskalgintzan sortu dituzten barne zatiketak hartuko dira

aztergai.

Izan ere, euskalgintza, batik bat frankismoaren garaitik aurrera,

esparru politiko nazionalistari lotuta eratu zen. Haatik, trantsizio osteko

instituzionalizazio politikoak, nazionalismoaren zatiketak, euskal

gizartearen konplexutasun gero eta handiagoak eta euskalgintzaren barne

bereizketak aldaketak ekarri dituzte nazionalismoaren eta euskalgintzaren

arteko berehalako identifikazio horretara. Hartara, euskalgintzan

zabaldutako diskurtso baten arabera, euskara ideologia politikoen gainetik

—euskal nazionalismoaren gainetik ere— kokaturiko bilgunea da. Horrela,

591

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!