26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ditzakeelako administrazio zerbitzaria. Dakigunez, intelektualei buruzko

literaturan oso argi zehazten da teknikariaren tradizioari egotzitako

betekizuna: hain zuzen ere politikariek edo agintariek erabakitako

egitasmoetan bildutako helburuak ahalik eta modu eraginkorrenean landu

eta moldatu behar ditu teknikariak. Horretarako bere jakintzan funtsatutako

argibideak jorratzea eskatzen zaio, botereguneetan adierazitako ildo

zehatzak bultza ditzan. Ohiko ikuspegi horretan, administrazioko

teknikariak ez du erabateko askatasunez eta sormenez jokatzen bere lanean,

lan intelektuala bete arren.

Ildo horretatik, oso deigarria da euskarak administrazioan daukan

egoerak —elkarrizketatu batek “periferizazioa” deitu duen egoera horrek—

euskara teknikariei dagokienez sortu duen lan baldintza berezia:

funtzionarioen askatasun erlatiboa, hain zuzen ere. Batetik, lan baldintza

bereziak langile modura daukaten askatasun esparrua zabaldu du, lan asko

egin dezaketelako edo batere ez, borondatearen arabera. Hala,

administrazioko funtzionario bilakatzeko aukera izan dute teknikariek,

funtzionario kontzeptuaren adierarik txarrenean. Bestetik, askatasun horrek

euren sormenerako esparrua ireki du —sortzen dira, hortaz, pentsatzera

behartuta dauden pertsona batzuk (5. Elkarrizketa)—. Beste funtzionario

askok ez bezala, intelektual lanetan jarduteko esparru egokia atzeman dute

administrazioan, intelektual kontzeptuak daukan adiera sortzaileari lotzen

bagatzaizkio. Hartara, elkarrizketatuak aitortu bezala, teknikarien

eskarmentua kontuan hartuta, agintearen eta baliabideen gabeziak ez du

ezinbestean orain arte egindako lana zapuztu. Aitzitik, baliabideen eskasia

borondatearekin eta militantziaren nolabaiteko ideiarekin ordezkatu dira

sarritan, batez ere lehenengo garaietan. Halatan, egindako esfortzua

funtzionarioari legez agindutako betebeharraren emaitza baino

militantziaren habitusari lotutako disposizioen ondorioa izan da. Disposizio

666

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!