26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

nagusiaren aldaketarako laborategi sozial bihurtu zen bertan garatzen den

eguneroko bizitza. Hala, tokian tokiko taldeek eguneroko elkarrekintza

sareetan eragina izateko ahaleginetan hasi ziren, “hitzarmenen” formula eta

beste batzuk erabiliz.

Ildo berean, bigarren jauzi bat ere nabarmentzen da euskalgintzak

sortutako erreferentzi marko berrian: hain zuzen ere, mugimenduaren

egitasmoa makroproiektuetatik egunerokotasunaren mikroesparruetara

jaitsi zen, handixek abiatzeko tokian tokiko euskaldungoaren

artikulaziorantz eta batasunerantz. Izan ere, interpretazio horren arabera,

hizkuntzaren normalizazioaren erantzukizun nagusia hiztun komunitateari

dagokio (paradoxikoki, areriorik gabeko mugimendua dugu 308 ).

Horrenbestez, hizkuntza komunitatea da, egintza kolektiboaren bitartez,

hizkuntzaren egoeraren ardura hartu behar duena. Ez da aski instituzio

politikoen interbentzioa; normalizazioaren lehen urratsak emateko

aurrebaldintza, euskaldungoa trinkotzea eta kontzientziatzea da,

euskaldunen komunitatea artikulatzea eta eraikitzea. Tokian tokiko

harreman xumeetatik hasiz. Tokian tokiko komunitateak osatuz. Euskarari

eta euskalgintzari esparru politikotik aparteko autonomia aitortuz.

Nik uste eragin…, ekarpen printzipala Txepetxena. Txepetxen kasua kuriosoa

da, nolabait izan dalako, zelabait, diskurtso bat ez dana inoiz aitortu, behar

bada Txepetxen zirkunstantzia pertsonalagatik, bera ez izatea euskal herritarra

eta, nolabait, euskal herritartutako pertsona bat izatea eta, bueno, eta beste

arrazoi konpleju batzuengatik igual aitortu zaiona baino eragin gehiago eduki

du modu inplizituan, ez? Txepetxek. Eta nik uste dut bere diskurtsoa oso

diskurtso sendoa izan dala, eta ikusarazi duela beti apur bat euskalgintzaren

autonomia eta estrategia propio baten beharra, ez? Eta nik uste horrek eragin

308 Interpretazio marko berriak irudikatzen zuen aurkaritzarik gabeko mugimenduak

aurreko aukera politikorako egitura hertsia gainditu nahi zuen. Egitura berriak, berriz,

administrazio erakundeekin —bereziki udal mailako euskara zerbitzuekin— lankidetza

eta erakunde horietatik jasotako finantzaketa publikoa ahalbidetu behar zuen

mugimenduarentzat —hau da, jadanik haren eragile nagusi ziren euskara

elkarteentzat—.

626

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!