26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

hark emandako askatasuna, denbora, babes materiala eta komunikazio

harremanetarako aukera— egintza intelektualak sare ez formalak ere

eraikitzen ditu. Ezaugarri horri dagokionez, zenbait autore “unibertsitate

ikusezinez” mintzo dira (Kadushin, 1987: 117). Izan ere, unibertsitateak

eskainitako komunikazio aukera pribilegiatuak baliatzen dituzte kulturgile

akademikoek haren instituzio formalen mugarrietatik landa irekitzen diren

zirkuluak osatzeko. Unibertsitatean sustraia daukaten harreman sareak,

hartara, erakunde, sail eta arloek ezarritako ertzak gainditzen dituzten

komunikazio eta truke intelektualerako gune egokiak izan ohi dira.

Ondorioz, kulturgileek esparru intelektualean garrantzi handia hartzen duen

berariazko kapitala eskuratzen dute gune horietan, kapital kulturala ez ezik

kapital soziala ere.

Horrenbestez, unibertsitatea ez da instituzio hutsa, alegia, lan

intelektualerako instituzionalizatutako markoa, harreman gunea baizik.

Areago, truke intelektualerako harremanen mintegia da. Haren barnetik

sortzen diren harremanak ez dira nolanahikoak. Izan ere, kanpo ikuspegitik

zein barne ikuspegitik unibertsitateak botere esparru modura funtzionatzen

du. Halatan, gizartearen ikuspuntutik, boteregunetzat jotzen da

unibertsitatea. 80 Arestian kulturaren botereaz esandakoaren hari beretik, ez

da inolaz ere boteregune politikoa zentzu arruntean. Haren ahalmena

gizartean eragiteko daukan gaitasunean datza, bai, baina ahalmen horrek

baliabide sinbolikoen ekoizpenean eta metaketan dauka bere funtsa, ez

ohiko baliabide politikoen erabileran. Hori horrela izanda, gizartearen

babesa eta aintzatespena jasotzen du unibertsitateak, baita unibertsitatean

80 Gizarteko ezagutza legitimoaren sorreran eta kultura eliteen heziketan datza

boteregune horren funtsa. Hartara, boteregune elitista gisa definitzen da. Argi ikusten

zuen izaera hori Weberrek berak: La democracia está bien dentro de su propio ámbito,

pero la educación científica que, por tradición, hemos de procurar en las universidades

alemanas, es una cuestión de aristocracia espiritual y sobre esto no cabe engañarse

(Weber, 1975: 189).

220

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!