26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

unibertsitatean. Unibertsitatean ari diren akademikoen hasierako

prestakuntza ere handik kanpo lortutakoa da sarritan —adibidez, UEU eta

antzeko euskalgintzako sozializazio guneetan—. Euskalgintzako gune

horien jarraipenak aukera eman die akademikoei unibertsitate ofizioetatik

at jardun kulturala zabaltzeko: euskarazko argitalpenak, ikastaroak, eta

abar baliatu dituzte, hain zuzen ere. Zenbaiten iritziz, euskal kulturgileen

kontsakrazioa Euskal Herriko unibertsitateen esparru barruan ez da existitu

gaur egunera arte. Hori horrela izanda, bat baino gehiago kontziente da

euskarazko curriculum profesionala garatzeak desabantaila besterik ez

dakarkiola karrera akademikoan.

Eta gero gertatu da askok eta askok bere etxean, unibersidade ofizialean egin ez

zezaketen hainbat gauza egin ahal izateko UEUren zera hori hor euki dutela.

Eta hor formatu dira. Eta gure unibersidaderako irakasle asko. Eta hori uste dot

izan dela eta jarraitu duela izaten gainera hurrengo baterako harrobia (…) Uste

dot [UEUk] oso rol inportantea euki duela (…) Eta euskal materialen

topaketekin (10. Elkarrizketa).

Hemen itzal dexente bat lortzera iritsi den guztia ba unibertsitatetik kanpo izan

da eta, gehien bat, itzal handirik ere ez da lortu Euskal Herriko gizartean (…)

Salbuespen batzuk, bueno, Mitxelena bat edo Txillardegi bat edo… baina nik

uste dut Txillardegi bera unibertsitatetik kanpo izan da ospetsuagoa edo

unibertsitatean bertan baino, esandakoagatik: unibertsitateak ez du

gizartearekiko sentsibilitaterik, berdin euskalgintzan edo beste arlotan…, bueno,

guk, gizarte zientzietatik begiratuta, esan bezela ez dakit ingenieritza edo osasun

ikasketak nola ibiliko diren (…) Oso komunitate diferenteak daudela

hizkuntzaren ikuspuntutik, ezta? Euskeraren inguruan mugitzen direnak (…) Eta

ja erdaldunak, bueno, ba horiek salbuespenak daude, batzuk euskaltzaleak

direlako eta, bueno, ba jantzita daudelako neurri batean, baina, gehien bat,

intelektual edo, bueno, kulturgile batek lortu duen errekonozimendu hori

unibertsitatetik kanpo izan behar du. Unibertsitatean bere lan ildoak, segurasko,

oztopoak baino ez ditu eduki (…) Ordun, nik askotan pentsatu izan dut estatuko

curriculum unibertsitario bat lantzea. Ba, ez nahiago dut euskeraz lan egitea…

Kriston argitalpenak eta ez egitea, egin dezakedan ekarpena beste maila batean

egitea, nahiz eta horrek guztiak curriculum akademikorako kontatzen ez duen.

Baina, bueno, zorionez edo ez dut horren premiarik, ezta? Baina gogoeta hori

egiterakoan oso kontzientea nintzen unibertsitatea ez dela bat etortzen

kulturgileek behar duten errekonozimendu horrekin (3. Elkarrizketa).

657

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!