26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

historiaren ideia. Horiexek izan ziren, baina, intelektual ilustratua

arrazoiaren eragile modura goratu zuten sinesteak gizartean, horiexek ez

besterik kulturgintza esparrua “egia” zientifikoaren ekoizpen gune, iritzi

politikoaren iturri intelektual eta gustu estetikoaren arau-emaile bilakatu

zuten usteak. Horrexegatik, gero eta gehiago antzematen da esparru

intelektuala orain arteko agintearen oinarriak galtzeko zorian dagoela

Beranduko Modernitateko gizarteetan.

5.1.2. Esparru politikoa: zatiketa eta emantzipazio ideologien amaiera

Dena den, ezagutza legitimoen ekoizpen munduan baino haratago ere

sortu ditu ondorioak Ilustrazioak definituriko arrazoi unibertsalaren

porrotak. Izatez, gizartearen eta bere gobernuaren eraikuntza razionalaren

ahalbidea zalantzatan jartzen duen kultura ikusmoldea ekarri du berarekin

batera proiektu modernoaren gainbeherak. Bestela adierazita, arrazoia eta

emantzipazioa, arrazoia eta gizateriaren askapena, arrazoia eta gizarte

eraldaketa uztartzen zituen lotura ilustratua hautsi egin da zeharo gure garai

hauetan. Arlo horretan ere, ahuldu egin dira ordena burges modernoan

gizarte eraldaketari lotutako egitasmo politikoetan intelektualak erdietsi

zuen lidergo morala. Horrek guztiak eragin berezia izan du aldaketa

sozialarekin eta emantzipazio ahaleginekin engaiaturiko intelektual

ilustratuaren tradizioan, tradizio hori kinka larrian jarri baita dagoeneko.

XX. mendearen azken aldian, gerra hotzaren amaieraren ondoren,

nola edo halako emantzipazio proiektuen eroaleak izan ziren tradizio

politiko moderno handiak gainbehera prozesuan sartu dira. 122 Ezkerreko eta

122 Komunismoaren eta antikomunismoaren desagerpenak eta Ongizateko Estatuen

erorketak ahuldu egin dituzte ohiko ideologia politikoen oinarriak; halatan,

liberalismoa, kontserbadurismoa eta sozialismoaren tradizio politiko modernoak, alegia,

302

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!