26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

aztertu egiten du filosofia estrukturalista, gizarte egiturek eragileen gain

eta eragileen bitartez sortzen dituzten ondorioak ahaztu gabe.

Soziologiako azterlan guztietan agertzen zaigu etengabe gizartearen

eta gizabanakoaren arteko tentsioa; gai horrek eztabaida metodologiko

sakonak sortu ditu diziplinaren barruan. Gaur egun ere gizakiaren eta

gizartearen kontzeptuak, hein handi batean, elkar baztertzaile gisa

hautemanak dira. Hain zuzen ere, bazterketa hori gainditzeko tresna

analitikoa eskaintzen du habitusaren kontzeptuak, indibidualismo

metodologikoa eta ikuspegi “holista” klasikoak gainditzeko irtenbide egoki

bat.

Auzi metodologiko hori soziologian indar handiz islatu den arren, ez

da oraingoa. Beltranek azpimarratzen duenez, nominalistak eta errealistak

aurrez aurre jarri zituen Erdi Aroko eztabaida zaharra errepikatu da

filosofia garaikidean ere. Batzuek uste zuten entitate erreal bakarrak

gizabanakoak zirela. Besteek, aldiz, entitate unibertsalek edo abstraktoek

baino ez zeukatela izaera erreala. Eztabaida berbera, lekualdatuta,

adierazten da modu inplizitu edo esplizituan gaurko gizarte zientzien

arloan, objektuaren identifikazioa auzitan jarriz (Beltrán, 1991a: 43-44).

Horrenbestez, nominalistek aldarrikatutakoaren antzeko iritzia daukate

“indibidualismo metodologikoa” defendatzen dutenek, esaten baitute —

ñabardurak gorabehera— gizakiek osatzen dutela abiaburu erreal bakarra

eta “gizartea” eta halako kontzeptuak ez direla gizakien jokamoldea

azaltzeko balizko tresna analitikoak baino. Bigarren korronteak, bestalde,

tradizio handia dauka soziologiaren barruan, hainbat adierazpen izan duen

arren (Gogora ditzagun Marxen eta Durkheimen azterlanak, adibidez).

Azken ikuspegi horren aburuz, gizartea eta gizartearen egitura objektiboak

138

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!