26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

amerikarrek, hau da, baliabideen mobilizazioa; bestalde, arazo sozialak

nola bilakatzen diren mugimendu ikertu dute europarrek. Horregatik,

mobilizazioaren potentzialak identifikatzen saiatzen dira Atlantikoaren alde

honetan. Horiek horrela, eremu komuna bilatzeko saiakera egin dute

autoreek bi ikuspegien sintesia burutzeko asmoarekin. Bide horretan,

Klandermansek eta Tarrowek egindako proposamenak baliabideen

mobilizazioa eta aukera politikoaren egitura bildu gura izan ditu, azken hori

ezaguna baita europarren artean ere (Klandermans, Tarrow 1988a) (Kriesi,

1988). Amerikar ereduaren mikroikuspegiak eta europar ereduaren

muturreko makroikuspegiak saihestu nahian, esparru ertaineko azterketa

planteatzen dute; azterketa horretan mobilizazioa bilakatzen da bi eskolen

interesak bil dezakeen gune komuna. Halatan, Klandersmansek eta

Tarrowek “adostasunaren mobilizazioa” 141 deritzoten lan eremua sortzen

dute bi ikuspegientzako bilgune izan dadin: hain zuzen ere, mugimenduek

parte-hartzaile izan litezkeenengan eragiteko daukaten modua laburbiltzen

baita kontzeptu horretan. Horrela, hasierako bateraezintasuna gainditu

asmoz, tamaina ertaineko teoria mertoniarra eraikitzen dute ikuspegi bateko

eta besteko elementuak jaso ondoren.

Batzuen ahalegina ikuspegi teknokratikoa eta ikuspegi kulturala

bateragarri egitea izan bada ere, beste batzuen ustez, bide horretan

egindako urratsak antzuak izango dira halabeharrez. Iritzi horretakoak dira

Eyerman eta Jamison (Eyerman eta Jamison, 1991). Izan ere, euren ustetan,

gizarte mugimenduei buruzko azterketak testuinguru intelektual eta kultura

politiko jakin batzuetan sustraiturik daude eta ezin dira haietatik kanpo

ulertu. Zehazkiago esanda, faktore historiko eta kulturalek eragin handia

izan dute bai gizarte mugimenduek hartu duten moldeetan bai haiek

141 “Adostasunaren mobilizazioaren” kontzeptua aztertzeko, ikus Klandermans, 1988b

eta Klandermans, 1994.

355

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!