26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

nahi dituen definizio berri baten elementuak ere badira. Aukeraren

kontzeptua bera, eta beste antzeko kontzeptu batzuk ere, berriz

interpretatzen dituzte mugimenduaren esparruko eragileek; horretarako

interpretazio marko alternatiboak sortzen dituzte. Ondorioz, behin baino

gehiagotan aukerei nahiz estrategiei buruzko barne desadostasunak sortzen

dira mugimenduan.

Arestian adierazi den bezala, gizarte mugimenduen analisian aukera

politikoaren egitura lehenetsi da bereziki; horrela, luzaroan mugimenduen

egintza kolektiboa baldintzatu duen testuinguru politiko-instituzionalaren

azterketari ekin zaio mugimenduei buruzko lan eremuan. “Baliabideen

Mobilizazioaren” paradigmak eta “Prozesu Politikoaren” paradigmak,

alegia, Estatu Batuetan gizarte mugimenduen analisian nagusi izan diren

ikuspegi teorikoek, ez dute arreta handirik jarri mugimenduen dimentsio

kultural eta kognitiboetan. Ondorioz, mugimenduen azterketak norabide

razionalista eta estrategiko soila hartu du; ikuspegi horrek kultura

elementuak erabat baztertu ditu denbora luzez. 157 Ildo horretatik, aukeraren

kontzeptua aukera politikoaren baliokide izan da. Aukera politikoak,

sistema politikoak mugimenduei buruz erakutsi duen zurruntasun edo

malgutasun maila adierazi du, ez besterik. Ikuspegi horretan, mugimendua

sistema politikoarekin elkarrekintzan dagoen aktore razional eta estrategiko

modura azaldu da.

157 Dena den, azken urteotan ikusmolde estrategikoek ere gero eta gehiago hartzen

dituzte aintzat kultura baliabideak. Halatan, ikusmolde horietan onartzen da kultura

eraginkorra dela mugimenduek beraien helburu instrumentalak erdietsi ditzaten, kultura

baliabideak, beste baliabide batzuen antzera, estrategikoki ere erabiltzen baitira —eta ez

soilik maila sinboliko-adierazkorrean—: A movement culture can be a powerful force

promoting internal cohesion and group satisfaction, ultimately facilitating the

conditions of action. An organizational idioculture provides a set of nonmaterial

resources and rewards that allows movements to overcome the free rider problem.

Culture can, at least potentially, be an effective tool by wich social movements achieve

their instrumental ends, while ostensibly serving expressive needs (Fine, 1995: 141).

378

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!