26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Desberdintasun horren karietara, beharrezkoa egiten zaigu hasierako

Ilustrazioaren baikortasun unibertsalista zalantzatan jartzea eta, besteak

beste, kulturaren unibertsoen garapenaren baldintza sozialak nabarmentzea,

unibertso horien barnean eratu baita unibertsaltasunaren ideia. Itxuraz

kontraesana ematen duen arren, Modernitatean burututako arrazoiaren

garapena ezin da aldendu, ez estatuaren arrazoiaren garapenetik, ezta

pribilegioan oinarrituriko esparru sozial jakin batzuen autonomiatik ere.

Esparru horietan pentsamolde eta jokamolde ustez unibertsalak sortu dira,

praktikan gutxi batzuek monopolizatuak. Alde batetik, botere politikoaren

babesik ezean kultura guztiek ez dute unibertsaltasunerako sarbiderik

eduki. Halatan, kultura eta hizkuntza ez ofizialei dagokien kulturgintza

esparruaren osaketa ezinezko zeregina izan da —kasurik onenean

eginkizun neketsua— Mendebaldeko gizarteetan. Bestetik, kultura

nagusien barnean ez dituzte eragile sozial guztiek baliabide kulturalak

eskura izan; ondorioz, kultura kapitala gutxiengoen —zabal edo

murritzen— mende geratu da.

Era horretan, gutxiengo kulturadunek botere tresna eta eragin

sozialerako bitarteko bilakatu dituzte euren gaitasunak. Baliabide

garrantzitsuen jabe izanik, anbiguotasunez beteriko harremana eduki dute

historian zehar “ezjakinekin”, hots, kulturaz desjabeturik daudenekin.

Zenbaitetan, gutxiespena erakutsi dute herri adierazpenen aurrean. Beste

zenbaitetan, aurpegirik gabeko gizateria abstraktuaren alde agertu dira.

Behin baino gehiagotan, ahotsik ez daukatenen ordezkaritza ere

berenganatu dute. Horietan guztietan, baina, sozialki onartutako

nagusitasunaz aritu izan dira kulturgileak, agintez eta boterez hornituta.

121

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!