26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

egun inork ez du eztabaidan jartzen mugimenduak ideia berrien eroale

direnik ezta parte-hartzaile eta gizartekideentzat esanahi berriak sortzen

dituztenik ere. Eginkizun horretan beste eragile sozial eta politiko

batzuekin lehian aritzen dira gaur egun. Ekoizpen lan hori framing modura

kontzeptualizatu dugu.

Baina, frame analysis delakoaren ekarpenak handiak diren arren,

hutsune nabarmenak agertzen ditu bere ohiko zenbait planteamendutan.

Alde batetik, interpretazio markoen eraikuntza nabarmendu nahi izan dute

Snowek eta bere lankideek interakzio prozesuen bitartez. Ildo horretatik,

azpimarratu dute gizarte mugimenduek euren aliatuekin nahiz arerioekin

elkarreraginean eraikitzen dituztela beraien ideiak eta errealitatearen

interpretazioak, dagoeneko existitzen diren kultura materialetan oinarrituta.

Alta, mugimendua erakunde edo organizazio baten baliokide egiten

dutenez, haien ikusmoldean ez dituzte aintzakotzat hartzen bai egoera

interpretatzeko bai mugimenduaren beraren nortasuna zehazteko

mugimenduaren barnean gauzatu ohi diren borroka eta zatiketa guztiak. 152

Haatik, eskuarki gizarte mugimendu bakoitza ikusmolde eta interes

anitzez osaturik egoten da. Azken horiek lankidetza edo lehia harremanak

dauzkaten erakunde askotan ordezkatuta egon daitezke. Jakina, erakundea

eta mugimendua ez dira gauza bera. Mugimenduaren barnean erakunde

asko egon ohi da. Hartara, interpretazio markoen ikerketak ezin ditu

152 Larañak ere jasotzen du kritika hori eta azpimarratzen du markoen eraikuntzaren

izaera gatazkatsua: En lugar de concebirlo como una estructura cognitiva que es

previamente compartida por los seguidores del movimiento y sufre escasas

modificaciones, el consenso se construye a través de negociaciones y conflictos entre

los seguidores del movimiento en torno a definiciones de la situación sobre las

cuestiones que motivan su acción y la necesidad de intervenir en ellas (…) La actividad

de creación de marcos de acción colectiva que desarrollan las organizaciones de los

movimientos está en el origen de ese proceso de movilización cognitiva de los

potenciales seguidores de un movimiento social (Laraña, 1999: 117).

373

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!