26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

erresistentzia nazionalistaren jarduera ere esparru kultural horretara

bideratu zelako hein handi batean. Kulturaren protagonismo horren

karietara, estrategia eta jardun politikoa bera, formulazio mailan bederen,

ezin zitezkeen jadanik ulertu proiektu kultural batean funtsaturik egon

gabe.

Halatan, euskal kultura eta euskal politika, euskalgintza eta euskal

nazionalismoa, hertsiki lotuta geratu ziren. Dena den, uztardura hori

onartuta ere, zehaztapenak egin behar zaizkio euskalgintza/euskal

nazionalismoaren arteko berehalako identifikazioari. Bi ñabardura

behintzat aipatu behar dira. Lehenik, azpimarratzekoa da bai euskararen eta

bai euskal kulturaren defentsa, frankismoaren aurkako borroka orokorrean

txertatuta egonik, azken horren logikaren barnean ulertu zirela gizarteko

sektore zabalen artean. Bestela adierazita, euskararen aldeko jarduera eta

euskalgintza, oro har, diktadurak eskubide demokratikoen alde sorturiko

erresistentzia mugimenduaren sintonia berean jarrita zeuden.

Euskalgintzaren aldarrikapenak frankismoaren aurkako borrokan kokatu

izanak, euskaltzale konbentzituen jarrera ez ezik bestelako gizartekide

askorena ere mugimenduaren aldekoa izatea erraztu zuen. Horrela, frame

alignment horri esker 268 , euskal nazionalismotik at zeuden talde sozial

askoz ere zabalagoen atxikimendu formala —beraz, legitimazioa—

atzeman zuen euskalgintzak frankismoaren garaian.

268 Hari berari jarraiki, Laugarren Atalean azaldu denez, gizarte mugimenduak euren

proiektua legitimatuko duen munduikusmoldea proposatzen saiatzen dira beti.

Ikusmolde horren arrakasta, besteak beste, lortu dezaketen oihartzun kulturalaren

araberakoa izan ohi da. Hartara, mugimenduetako buruak euren aldarrikapenak

gizartean nagusi diren auziekin lerratzen ahalegintzen dira, modu horretan aritzean

sektore sozial zabalen atxikimendua lor dezaketelako. Ikus 4. ataleko 2.2 eta 2.4

azpiatalak.

531

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!