26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

utzita, esangura zabalago batean, politikak gizarte ordenaren oinarrizko

osagai normatiboaren azterketara igortzen gaitu. Politeiak, Platonen eta

Aristotelesen jatorrizko zentzuan, konnotazio normatiboa zeukan, arau

emailea. Halatan, hiritarrentzako elkarte edo eraketa motarik egokien

modura ulertzen zen. Geroago, ordea, ondorengo gizarte historian, politeia

gizarteko erakunde politikoekin, eta horiekin soilik, identifikatu da, harik

eta haren erabilera estatu modernoaren sinonimo bihurtu den arte. Azken

adiera horrek, gure ustetan, bi ñabardura beharko lituzke. Alde batetik,

nazio-estatuak, gaur egungo eraketa politikorik hedatuena den arren, ez du

agortzen elkarte politikoaren edo politeiaren kontzeptua, zentzu

generikoan. Bestetik, politika, gizarte ororen oinarrizko dimentsioa denez,

alegia, gizartearen eraketa normatiboari dagokionez, gatazka normatibo

guztietan azaleratzen da halabeharrez, balio kontrajarriak eta interes

aurkariak agertzen diren une orotan eta gizarte errealitateari buruzko

definizio desberdinak lehian dauden guztietan. Hartara, politikaren

dimentsio hori nabarmen azaleratzen da bai esparru politiko espezifikoan

—esparru hori gizarte modernoetan apurka-apurka bereizi da gizartearen

barnean azpisistema autonomoa osatu arte— baita gizarteko beste edozein

ataletan eta, azkenik, gizartearen osotasunean bertan ere.

Behin baino gehiagotan aipatu da lan honetan zehar gizarte

errealitatearen eraketa borroka sinbolikoen testuinguruan ere burutzen dela.

Mundu sozialari buruzko irudikapenen sorkuntza borroka sinbolikoen atal

nabarmena baldin bada, intelektual gisa aritzea ere, hau da, metaturiko

kultura errekurtsoak baliatuz mundua pentsatzen uzten diguten

pentsamendu kategoriak sortzea, inplikazio politiko argiak dauzkan

jarduera da. Halaz ere, gizarte unibertsoari buruzko diskurtsoa sortzeko

lanak ez du kulturgilea ezinbestean nahasten esparru politiko espezifikoan.

Jakina, intelektualak aukera izan dezake esparru politikoan modu ikusgarri

192

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!