26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

egintzarako grina eta ezagutzaren erabilerarako premia. Ezagutzaren eta

egintzaren arteko bereizketa fenomeno guztiz modernoa dugu; bere funtsa

res cogitans eta res extensa dualismo cartesiarrean dago. Ikuspegi

modernoaren arabera, egintza portaera ikusgarria da, alegia, gauza baten

parekoa. Hartara, egintza objektibatu eta behatu egin daitekeen zerbait

dugu. Aldiz, oposizio horri jarraitzen badiogu, ezagutza egintzaren atzean

dagoen buru ariketa besterik ez da.

Halaz ere, aipatu dugun binomio hori ez da hain argia Beranduko

Modernitateko gizarteetan, alegia, ezagutzaren gizarte eredutzat hartzen

diren horietan. Ezagutza, testuinguru horretan, beste egintza baten antzera

planteatzen da. Izatez, dagoeneko ez dago ezagutzarik gabeko egintzarik

ezta egintzarik eskatzen ez duen ezagutzarik ere. Hizkuntza kontzeptualari

dagokionez ezagutza/egintza eskema dualistaren bitartez hitz egitera

behartuta bagaude ere, praktikan ezagutza egintza bihurtu da, eta egintza

bera ezagutzaz hornituta dago. Bada, gaur egun, behin eta berriro bere

barnean eragiten duen gizarte sistema batean gaude; sistema horretan

dagoen ezagutza orok dauzka ondorioak sisteman, halako moldez non,

egintza bakoitzak ezagutza maila gero eta handiagoak hartzen dituen

barnean. Halatan, ezagutza egintzaren zirkuituan —egintza sozialen nahiz

indibidualen zirkuituan— sartu da modu iraunkorrean, eta hura aldatu du;

aldi berean, egintzak ere ezagutza aldatu du, eta gurpil erreflexiboaren

etengabeko jira-bira bultzatu du.

Zirkularitate hori gizarte praktika garaikide guztietan txertatuta

ikusten dugu. Hain zuzen ere, gaur egungo gizarteetan mugimendu sozial

berriak ezagutza eta egintzaren uztarduraren eredurik

adierazgarrienetakoak direlakoan gaude. Gizarte mugimenduen esparruan

era askotako gizarte eragileek egintzara —eta zehazki, gizarte aldaketara—

426

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!