26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

atzuekiko daukan isiltasuna. Nik uste det dala paradoxikoa. Horregatikan

eskerrak ez dan bakarrik bide akademikoa posible prestakuntza lortzeko, eta

ekimenetan sartuz, eta ekimenetan eginez, eta praktikaren bitartez zenbat

prestakuntza lortzen da, zeren bestela gurekikoa jota zegoen aspaldidanik nere

ustez, zoritxarrez. Esaten det…, penarekin esaten det, zeren ni mundu

akademikoan nago, nere lan nagusia, gutxienez kuantitatiboki, dago

unibertsitatean sartuta eta nik uste det unibertsitatean halako ikasgaiak,

adibidez, exenplu konkretu bat jartzeagatik, halako ikasgaiak daude gehiago

ausente presente baino (….) Orduan eskerrak daudela beste bide batzuk

prestakuntza hori lortzeko, zeren egilerik gabe ez legoke ekintzarik (1.

Elkarrizketa).

Ezagutza egintza kolektiboaren guneetan sortu izanak erakusten digu

zein modu trinkoan lotu diren euskalgintzaren barnean egintzarako joera

eta ezagutzaren erabilerarako premia. Beranduko Modernitateko beste

gizarte mugimenduetan bezala, dagoeneko ez da ulertzen ezagutzarik

gabeko egintzarik, ezta egintzarik eskatzen ez duen ezagutzarik ere.

Ezagutza/egintza zirkularitatea gizarte-praktika garaikide guztietan

txertatuta agertzen baldin bada ere, bereziki adierazgarria da gizarte

mugimenduetan.

Alde batetik, euskalgintzako eragileek era guztietako baliabide

kognitiboak baliatu dituzte egintzara —zehazki, gizarte aldaketara—

zuzendurik dauden errealitatearen interpretazio markoak eraikitzeko. Ildo

horretan, tradizio askotako kulturgileak egon dira euskalgintzari lotuta,

unean uneko ezagutzak moldatzen mugimenduaren alde 304 . Baina, haratago

304 Teoria eta egintza inoiz baino argiago agertu ziren elkarturik Txepetxen lanean, izan

ere, deskripzioa eta preskripzioa nahasirik daude haren teorian. Zalantzarik gabe,

egintzara zuzendurik dagoen proposamen kontzeptuala da Txepetxena, areago,

mugimenduaren egintza kolektiboari zuzendutako gogoeta, egileak berak bere lanean

behin eta berriro aitortu duen bezala (Sánchez Carrión, 1987a: 394; 1987b: 64-68).

Halaz ere, laborategi sozialek ez dute inoiz funtzionatzen batek espero duen bezala.

Honela zioen 1997an Jon Sarasuarekin egindako solasaldi liburuan: Baldintza moduko

bat jarri nion nire buruari. Nik azaltzen nuena esperimentatu egin behar zen.

esperimentatzen bazen, gehiago azal zitekeen. Izan ere, gure gai honetan informazioa

praktikatu ezean ezin da informazio gehiago ulertu. Beraz, nire betebeharra da

indigestioa ekiditea. Gauzak kontzeptuetan gelditzea da arriskua. Kontzeptuak gorpuztu

egin behar dira, hau da, proiektuetan gauzatu. Transmisio prozesua gelditu egin zen.

617

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!