26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

horrela, gizartearen ezagutza orokorraren multzotik urrunago atzematen da

eta eskuratzeko zailago bihurtzen da. Bide horretatik aurrera egin ahala,

ezagutza sakratua gero eta gehiago bereizten da sen oneko ezagutzatik

harik eta guztiz bereizitako ahalmen bilakatzen den arte: gaitasun horren

jabetzak, hain zuzen ere, mundua gobernatzen duten indar sakratuetan parte

hartzeko aukera eskaintzen du (Znaniecki, 1944:104). Eta ahalmenaren

jabeak sozialki aintzatetsitako boterearen jagole izaten dira.

Legitimazio forma tradizionala bada ere, teologia eredugarria da

ondoren sortzen diren munduaren kontzeptualizazio filosofiko eta

zientifikoak ulertzeko. Alde batetik, teologia mitologiatik hur aurkitzen da

errealitatearen definizioen eduki erlijiosoei erreparatzen badiegu. Kokapen

sozialari begira, ordea, gertuago dago beranduagoko kontzeptualizazio

sekularizatuetatik. Egiazki, mitologia izan ezik, historikoki nagusitu diren

beste mekanismo kontzeptualak —teologia eta zientzia, alegia— adituen

eliteen kontrolpean geratu dira eta haien ezagutza atalak nabarmen aldendu

dira gizarte orokorraren sen oneko ezagutzatik. Zientzia modernoak, jakina,

muturrera eraman du bilakaera hori, bai unibertso sinbolikoen

sekularizazioan bai haien mantentze lanaren sofistikazioan.

Halatan, eguneroko bizitzatik gauza sakratuak urrutiratzeko daukan

ustezko ahalmenean oinarritzen da zientzia; horretantxe datza bere

boterearen zati handi bat. Eguneroko bizitzatik aldentzen du mundu

sinbolikoaren iraupenerako ezagutza ere. Hartara, eguneroko bizitza

legitimazio sakratu tradizionalez husturik geratzen da, hau da, unibertso

sinbolikoarekin bete-betean uztartuko lukeen ulergarritasun teorikoz

desjabeturik. Banaketa hori gertatzen denean, gizarte modernoan jazo den

legez, gizarteko kide profanoek ez dakite zelan mantendu daitekeen

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!