26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

kolektiboaren ordez, egoera postradizionaletan niaren garapenari dagozkion

gaiez arduratzen da. Hartara, emantzipazio maila bat eskatzen du aldez

aurretik gizartean.

Zalantzarik gabe, politikaren ikusmolde desberdinetan oinarritzen

dira bi ereduak; batak politikari buruzko ikuspegi estua dauka, zabalagoa

besteak. Lehenengo ikusmoldea estatuaren gobernu esparruan burutzen

diren erabaki prozesuei dagokie. Bigarrena, ostera, kontrajarritako balio-

edo interes-gatazken konponketari lotutako erabaki prozesuei dagokie,

edozein dela gatazkaren eta erabakien esparrua (Giddens, 1994b: 267, 271,

285). Horrela, emantzipazio politika klasikoak sistema politikoaren

erakundeen mugen barruan garatutako jardunera murrizten du

politikagintza; aktore politiko legitimoak, beraz, instituzionalizatuak eta

sistema politikoak onartutakoak baino ez dira. Aldiz, bizitzaren politikak

gizarte esparru osora zabaltzen du egintza politiko zilegia; hori egitean,

aktore politikoen eraketa malguagoa onartzen du, baita politiko izateko gai

diren auziei buruzko ikuspegi irekiagoa ere.

Gaur egun nazio-estatuek eta haien gobernu erakundeek esparru

politikoan daukaten nagusitasunari esker irauten du, besteak beste,

politikaren esanahi hertsiak politikagintzaren eredu nagusi gisa. Izan ere,

bizitzaren politikari edo “politikagintza berriari” dagozkion auzi guztiek

hartzen dituzte tartean eskubideak eta betebeharrak. Eta, egungo egunean,

estatua dugu gune administratibo nagusia; estatuan bihurtzen dira lege

eskubide eta betebehar horiek, eta estatuan datza oraindino haien ezarpena

ahalbidetzen duen botere egitura gorengoa ere. Haatik, egia da poliki-poliki

politika berriaren gaiek gero eta garrantzi handiagoa eskuratzen dutela

estatuen esparru publikoan eta juridikoan. Izatez, gaiok modu nabarmenean

integratu dira ohiko esparru politikoan azken urteotan.

312

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!