26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

daukate esperientzi maila urte batzuetakoa, jaten dute oinarri teoriko

batzuetatik, eta oinarri teoriko horiek eta beraien bizipenak oso

konkordantzia handia daukate: “ostia!, es ke hau da nik sentitzen detena,

hau da nik egin nahi detena, ez?”. Orduan horrek izugarrizko energia du

(5. Elkarrizketa)—.

Bestetik, luze gabe, ekarpen kognitibo berriak lehenagotik zetorren

euskalgintzaren esparruaren birmoldaketa garrantzitsua azkartu zuen. Bada,

mugimendu esparruaren barruko erakunde batzuek euskararen

birsorkuntzari lotutako baldintza politikoen aldarrikapena egiten jarraitu

bazuten ere, mugimenduan gailentzen ari ziren helburuak hiztun

komunitatearen harremanak trinkotzera bideratu ziren. Beraz, alde batera

utzi ziren esparru politikoaren jardunguneak eta, aldiz, lehenetsi egin ziren

eguneroko bizitzako gune sozialak mugimenduaren egintza burutzeko toki

pribilegiatu gisa. Bira estrategiko horrek goitik behera aldatu zuen

esparrua, bai erakundeei dagokienez, bai eragileei eta haien arteko

harremanei dagokienez baita mugimenduak aurrerantzean burutuko zuen

egintzaren nolakotasunari ere dagokionez. Hala, bestelako orekak sortu

ziren esparruan, bertan ziharduten eragile nahiz kulturgileen artean 298 .

298 Euskalgintzaren interpretazio marko nagusiaren aldaketa eta esparru barneko

eragileen arteko indar koerlazioaren aldaketa adierazi zuten mugarri esanguratsuak

EKBren autodisoluzioa (1999) eta Kontseiluaren osaketa izan ziren. Ez kasualitatez,

beste ziklo politiko baten kontestuan gertatu ziren biak. Dena den, EKBren krisia 10

urte lehenagotik zetorren. Autodisoluzio horren berri ematen zen Bat aldizkariaren

alean, koordinakundearen ekarpenekin batera, honako balorazio kritiko hau egiten zuen

F. Muniozgurenek erakundearen bilakabidea ikusmolde “berritik” neurtuz: Ordurako

ibilbidean, EKBk, Herri erakundeei dagokienez, hainbat gabezia eta oker atzeman

zituen: alde batetik, Herri mugimenduaren indarrekiko larregizko konfidantza eta

instituzio eta erakunde ofizialekiko aurkari jarrera eta, ondorioz, inkomunikazioa

harreman urria dela medio; beste aldetik, ostera, konpaktazio eta koordinazio eza zela

eta, euskarak abertzale aduratsuen afera bilakatzen ziharduela ikusten zen (…)

Azaldutako kontestu horrek euskalgintzaren herri mugimenduaren baitan joera bi

markatuko ditu: bata kontrabotere joerakoa (politikagintzako sektore batekiko lerratze

politikoduna, bertako kide zenbaiten militantzia bikoitza erakutsiz, presioaren eta

salaketaren bidetik abanguardiaren joerari eusten diona) eta, bestea, integratzailea

609

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!