26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

eskakizunekin hausturak burutu ahala (Bourdieu, 1995:382). Horrek ez du

esan gura aurrerantzean kulturgileek zerbitzu sinboliko garrantzitsurik

eskaini ezin izango dietenik botere ekonomiko eta politikoei. Eskaini

eskainiko dizkiete, zalantzarik gabe, baina berezko baliabideak, kulturak

legitimatzen dituenak, erabiliz.

Hain zuzen ere, 1898. urtean Zola eta beste frantziar idazle batzuk

Dreyfus afera ezagunaren inguruan publikoki azaldu zirenean, esparru

intelektualaren autonomiaren izenean —literatura esparruarenean, besteak

beste— burutu zuten euren egintza. Bada, literatura esparruan nagusi ziren

arauen arabera egin zuten idazleek euren agerpen politikoa. Halatan, aipatu

auziari dagokionez, idazlea intelektual bihurtuta plazaratzen ikusten dugu

esparru soziopolitikoan. Sona handiko gertakari horrek erakusten digunez,

eremu politikoan eta sozialean aritzean osatu zen historikoki intelektual

modernoaren figura.

A partir de ese momento [Dreyfus afera], podemos describirlo como un

profesional del mundo de la cultura que utiliza su prestigio para influir sobre la

opinión pública en asuntos que afectan a la sociedad. Hay, por lo tanto,

intelectuales en un lado y otro de la vida política, y esta implicación ideológica

convierte al intelectual en un personaje estratégico, encargado de dar dignidad

ideológica a cualquier pretensión de poder (Marina, 2003: 27).

Intelektualaren jardun hori, baina, ez da aktore sozial arruntaren gisa

berekoa. Autonomia maila handia lortutako kulturgintza esparruaren

berariazko balioak erabiltzean sortzen da intelektual modernoa, ez

lehenago. Hasieran, literatura esparruak osatu zuen ozta-ozta kulturgintza

arloa; hartara, idazleak izan ziren Mendebaldeko lehen intelektualak.

Geroago, esparru akademiko zientifikoak eta beste batzuk agertu ziren, eta

intelektualen espektroa zabaldu ahala, tradizio intelektualak ugaldu egin

ziren progresiboki.

115

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!