26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

sinbolikorako eta egintza politikorako gune egokiak zabaldu baitituzte. 283

Ildo horretatik, behin baino gehiagotan egin dute bat gizarte mugimenduek

eta indar nazionalistek —bereziki ezkerreko nazionalismoak— bai

diskurtsoan bai interes estrategikoetan.

68-ko sua, arazo nazionalaren babesean gorde baldin bada, garai honetan

(70etik hona) Euskadin piztu diren kezka berriak —zentzu hertsian mugimendu

sozial berrien ardura liratekeenak (ekologia, emakumearen eskubideak,

antimilitarismoa, bakezaletasuna, etab.)— euskal nazional mugimenduaren

barne sortu dira. Edota ENAM-engandik gertu jaioz gero ENAM-ek neurri

batean bereganatu egin ditu, ala ENAM-i kontra egiteko soilik eraiki dira.

Laburbilduz: arazo nazionala nagusi den gatazka aldi honetan, mugimendu

sozial berrien aitzakia diren gaiak, modu batera edo bestera, nazio eskubideen

defentsaren edota honek aukeraturiko estrategien menpe egon dira (Zubiaga,

1995: 132).

Euskararen aldeko mugimenduaren ibilbidea ere ez da deskribatu

dugun testuinguru politiko berriaren eraginetatik at gelditu. Alabaina,

euskalgintza ezin da besterik gabe frankismo ostean sortutako beste

mugimendu batzuen parean kokatu. Aitzitik, euskalgintza eta euskal

kulturgintza historia luzeko ekimenak ditugu, frankismoaren garaian heldu

eta zaildutako erresistentzia kognitiborako guneak diren arren. Egiazki,

Francoren erregimenak ezarritako jazarpen fisikoak eta sinbolikoak

283 Nazio gatazkak beste mugimendu batzuentzat sortutako marko nagusi hori, Snow eta

Benford aztertzaileek “Master Frame” modura definitzen duten errealitate gisara ulertu

daiteke: What we call master frames perform the same functions as movement-specific

collective action frames, bur they do so on a larger scale. In other words, they are also

modes of punctuation, attribution, and articulation, but their punctuations, attributions,

articulations may color and constrain those of any number of movement organizations.

Master frames are to movement-specific collective action frames as paradigms are to

finely tuned theories. Master frames are generic; specific collective action frames are

derivative. So conceived, master frames can be construed as functioning in a manner

analogous to linguistic codes in that they provide a grammar that punctuates and

syntactically connects patterns or happenings in the world (Snow, Benford, 1992:138).

Euskal nazio gatazkaren eta gatazka ekologistaren uztarduraren lehen adierazpenak

euskal mugimendu antinuklearrean atzematen dira (Ikus Jauréguiberry, 1983: 324-332).

Ondorengo mugimendu ekologista nabarmen kokatzen da erreferentzi marko horretan,

nahiz eta gero autonomizatze eta dibertsifikatze prozesuak gertatzen diren haren

barnean (Ikus Barcena, 1995: 61-62; Ibarra, 1995: 84-94; Zubiaga, 1995: 131-132).

Gauza bera gertatzen da mugimendu antimilitaristarekin ere (Ikus Casquette, 2001: 58).

555

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!