26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

esparrutik erabat desagertu direnik. Bestalde, intelektualei buruzko

literaturaren irakurketa arin bat nahikoa zaigu pentsatzeko krisiaren leloa

etengabe errepikatu dela kulturgileek historian zehar egindako era

guztietako (auto)azterketetan. Ildo horretatik, lan honen abiapuntuan

intelektuala testuinguru sozial eta kultural aldakorretan diharduen —eta

denboran zehar eraldatu den— kategoria sozial gisa aztertzeko premia ikusi

dugu. Hala, gure ustetan, jarduera intelektuala sozialki kokaturiko praktika

gisa ulertu behar da beti, ez sarriegi intelektualen ohiko irudikapenek

erakutsi duten bezala, zenbait gizabanakoren baitatik azaleraturiko

ezaugarri immanente modura.

Horiek horrela, lanaren hasierako bi ataletan izango dugun helburu

nagusia kulturgilearen ulerkuntza soziologikoak agertzen dituen eragozpen

epistemologikoei aurre egitea izango da. Halatan, Lehen Atalean azterketa

klasikoetan arruntak izan diren intelektualaren irudikapen karismatiko eta

historikoen kritika eginez abiatuko gara. Ohiko irakurketa positibistaren

indibidualismo metodologikoa gainditzeko asmoz, errealitate sozialaren

harremanezko ikuspegia eskaintzen duen tresna kontzeptuala aukeratu da:

P. Bourdieuren esparruaren kontzeptua, hain zuzen ere. Kulturgilea

barnean hartzen duen mundua, kultura esparrua, gizarte bizitzaren atal bat

gehiago da, historian zehar autonomia eta funtzionamendu bereizia lortu

duena. Jakina, atal hori gizarte harreman eta interes zehatz batzuen

inguruan osatu da, alegia, interes kulturalen inguruan. Hartara, bertan

diharduten eragileek interes horien arabera jokatzen dute esparruaren

barnean eta gune horretan balioa hartzen duten baliabide bereiziak

metatzen dituzte —kapital kulturala—. Areago, esparruaren barneko lehia

kolektiboetan definitzen dira kulturgile edo intelektual gisa ere. Beraz,

esparruaren kontzeptuak bidea emango digu hain ohikoak diren

intelektualari buruzko definizio normatiboak saihesteko, zientziaren

12

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!