26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

especializados, indicamos diferentes medios para llegar a esos fines. (Merton,

1987: 293).

Haatik, gizarte errealitatea ez dago, azterketa teorikoek sarritan

irudikatu duten erara, egintza esparru zurrunetan banatuta. Inon ez ditugu

aurkituko elkarren kutsadura eragozten duten konpartimendu hermetikoak.

Kulturgileen eta esparru politikoaren artean historikoki ezarri diren

harreman polemikoen adibide on bat, intelektualen azterketan arituriko bi

autorek eskaintzen digute: Bendak eta Chomskyk, hain zuzen ere. Garai

desberdinetan egindako lanetan ikusmolde zeharo kontrajarriak eskaini

dituzte beraiek. Aipatu diren intelektual ereduak, ideologoa eta aditua

hurrenez hurren, dauzkate aztergai Bendak eta Chomskyk. Zenbait

definizio normatibotatik abiatuz, errealitatean gertatzen diren

“desbideraketak” salatzen dituzte batak eta besteak, hots, intelektualek

behin eta berriz egindako “traizioak” Apaizen traizioa eta Mandarin

berriak izeneko liburuetan. Bendak aztergai dauzkan intelektual traidoreak

—bereziki Action Française taldea sortu zuten doktrinazale fanatikoak,

euren adimena aberria, nazioa, estatuaren boterea eta antzeko grinen mende

jarri zutenak— ideologoarekin identifikatu daitezke. Chomskyk gogoan

dituen intelektualak, aitzitik, adituak dirudite: estatuaren zerbitzuan

diharduten soziologoak eta zientzialariak dira, euren gaitasunekin gerraren

eta botere inperialisten interesen garapenean laguntzen dutenak. Bendak eta

Chomskyk batzuei eta besteei zuzentzen dizkieten salaketak ongi erakusten

dituzte kategoria normatiboen arteko aldeak eta euren eredu idealek logika

politikoarekin funtsean dauzkaten antzekotasunak. Apaizei (clerc

deritzetenei) apaizen egintza inspiratu behar duten printzipioei huts egitea

leporatzen die Bendak. Izan ere, haren argudioetan, justizia eta egiaren

printzipioak saldu dituzte aberria edo alderdiaren truke. Hartara, printzipio

faltsuen jarraitzaile bihurtzean, euren egitekoari traizio egin diote. Adituei,

58

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!