26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ati buruzko partaidetza sentimenduak— Modernitatearen testuinguruan

besterik ezin izan dira garatu. Hartara, bat gatoz L.A. Coserrekin, zera

dioenean, hots, mundu modernoak baino ez dituela azaldu intelektualen

talde kontzientziaren garapenerako beharrezkoak diren baldintza

instituzional lagungarriak. Sofistak eta euren ondorengoak intelektual

modernoen urruneko aitzinekoak direla onartuta ere, Coserrek uste du

intelektualak, kultura eragileen multzo kontziente gisara, XVII. mendetik

aurrera sortu zirela. Beraien sorrera, hortaz, fenomeno modernoa litzateke,

historia modernoarekin batera aintzatetsiak izan baitira intelektualak.

(Coser, 1968: 13).

Erdi Aroko gizartearen eraikin gotortuaren gainbehera gertatu

zenean; estatu absolutista bestelako ordena bat berreraikitzeko eta

legitimatzeko ahaleginetan hasi zenean, eta horretarako aurreko gizarte

ordena komunitarioaren oinarriak suntsitu zituenean; nominalismoak,

Errenazimentuak eta Erreformak elizaren batasuna eta nagusitasuna

zatikatu zutenean; talde erlijiosoak, botere sekularrak eta sistema politikoak

lotura tradizionalez desjabetuta zeuden gizakien leialtasuna lortzeko lehian

hasi zerenean; klase berriak —burgesia, bereziki— lehenagoko tradizio

feudalean zeuden taldeen ordez agertoki sozialean azaldu zirenean, orduan

soilik hasi zitezkeen ideia sortzaileak intelektualen multzo kontziente baten

garapenerako baldintza lagungarriak aurkitzen, ethos bereizi batekin eta

bokazio zentzuarekin (Coser, 1968: 13).

2.1. Ordena modernoaren eraketa

29

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!