26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

izan dituzten eginkizun aldakorrekin loturik daude. Aldaketak era askotako

tradizio intelektualen sorreran eta gainbeheran islatu dira, baita kulturgintza

esparruak bizi dituen etengabeko birdefinizioetan ere. Gaurko

diagnostikoek bat datoz aldaketaren egiaztapenean —“krisian”—, ez,

ordea, haren indarrean eta ondorioetan.

Alta, azken aldi honetan antzemandako joera nagusietan badaude

berretsi egin diren fenomenoak ere. Alde batetik, borroka politiko eta

zibiletan engaiaturiko intelektualaren tradizioaren gainbehera nabarmena

gertatu da. Ildo horretan, bereziki ikusgarria da ezkerreko indar politikoak

eta langileriaren erakundeak agertoki modura erabili dituen tradizioaren

beherakada —oso tradizio garrantzitsua XX. mendeko azken herenerarte—

(Maldonado, 1998; Bobillo de la Peña, 1999). Bestetik, masa kulturak eta

hedabideek kolonizatu egin dute apurka-apurka esparru intelektuala, eta

horiek bezalaxe merkatu ekonomikoaren eta politikoaren indarrek. Aldi

berean, ahuldu egin dira ohiko haustura ideologikoak, sekularizatu egin

dira ezagutza legitimoak eta gainbehera abiatu dira sistema ideologiko

orohartzaileak. Zirkunstantzia multzo horrek Ilustrazioan sortutako

intelektual klasikoaren desagerpenaz hitz egitera bultzatu ditu autore

batzuk (Lamo de Espinosa, 1996: 191), estatus krisiaren eta legitimazioaren

galeraren diagnostikoak egitera beste batzuk (Bauman, 1997) eta, azkenik,

intelektualaren deuseztapena ere iragartzera beste zenbaitzuk (García

Selgas, 2001).

5.2.1. Murriztutako intelektualaren eredua. Intelektual unibertsaletik

intelektual espezifikora

316

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!