26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

era bereiztezinean kognitiboak eta politikoak 70 izan ohi dira. Borroka

sinbolikoetan gizarte eragileek irudikapen jakinen ezarpenaren alde egiten

dute, eurentzako mesedegarrienak izan daitezkeen gizarte errealitatearen

printzipioak ezarri nahi baitituzte arau legitimo modura. Hartara, borroka

kognitiboaren xedea izaten da mundu sozialaren zentzuaren ezagutza

legitimoa inposatzeko agintaritza lortzea, mundu horren oraingo esanahia

nahiz etorkizuneko norabidea zuzendu ahal izateko. Zeregin horretan,

izatez helburu politikoetara orientaturik ez badaude ere, kulturgintza

esparruek baliabide egokiak eraikitzen dituzte gizarte errealitatea egin eta

ebaluatu ditzaketen printzipioak sortzeko. Kulturgileak, modu askotan,

mota horretako baliabideen jabe izan ohi dira.

Horrenbestez, ezagutzaren gizartea deritzan honetan, gizarte taldeak,

gizarte mugimenduak, baita gizarte agintariak ere, etengabe baliatzen dira

zientziaz eta ezagutza adituaz euren diskurtsoak eta egintzak legitimatzeko.

Mundu sozialaren barruan gero eta eragile gehiagok erabiltzen dituzte

jakintza aditu eta zientifikoak gizarte errealitateari buruzko irudikapenen-

sortze lanean, eraginkortasun sozial eta politiko handiagoa lortzeko

xedearekin. Zenbaitetan, lan horiek indarrean dagoen ordena mantentzera

zuzendurik egon ohi dira; beste zenbaitetan, ordena iraultzea eta hautemate

kategoriak eraldatzea izaten da helburua. Baina, azken asmoa edozein

izanda, ezagutza legitimatuaren erabileran erreparatu orduko botere

sozialaren auziarekin egin dugula topo ohartzen gara. Hala, gizarte

errealitatearen pertzepzio- eta ebaluaketa-eskemei buruzko norgehiagoka

atzematen da ezagutzaren erabilera guztietan, mundu ikuskera ezartzen

70 Testuinguru horretan gatazka politikoa ez da ulertu behar ohizko zentzuan, hau da,

hizkera arruntean erabiltzen den zentzuan: gobernu erakundeen kontrola lortzeko asmoz

burututako eztabaida alderdikoi gisa. Ez gara mintzo joko politiko konbentzionalaz,

gizarte errealitatearen definizio legitimoari buruz etengabe gauzatzen diren eztabaida

kognitiboez baizik. Eztabaida horiek izan izaten dute adierazpen “politikoa” ere, baina

ez dira, inondik inora, esparru politiko konbentzionalean agortzen.

186

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!