26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

akarra zen. Zientziak, alegia, arrazoitik sortutako ezagutza mota

legitimoak ere, giza kontrola garatzea izan zuen helburutzat hasiera-

hasieratik. Kontrol egintza hori bi esparrutara zabaldu zen. Alde batetik,

izadiaren eta indar naturalen kontrolera zuzendu zen. Ildo horretan, fisika

berriaren ekarpenak —mundu fisikoa gobernatzen duten legeen

aurkikuntza burutu zuen Newtonen figurak ordezkatuta, luzaroan—

erabakigarriak izan ziren mundu fisikoaren irudikapen berria

hedatzerakoan. Horrela, erregulartasunez zuzendutako artefaktuaren eredua

egin zen ezaguna. Nabarmena denez, mundu fisikoaren irudikapena ezin

egokiagoa izan zen, harrezkero aurreikusi daitekeen makina kontrolagarri

gisara agertu baita izadia gizakien aurrean.

Izadiaren erregulazioarekin batera, giza bizitzaren gaineko

kontrolaren auzia planteatu zen Aro Modernoan. Horixe izan zen

arrazoiaren aplikaziorako bigarren esparrua. Azken alderdi hori oinarri-

oinarrizkoa da ordena sozial modernoaren eraikuntzan nagusitutako gizarte

ingeniaritzaren joera ulertu gura bada. Naturaren menderatze zientifiko-

razionalak eskasia saihesteko ondasun materialen oparotasuna erdiestea

zeukan, besteak beste, helburutzat. Eraketa sozialean arau razionalen

garapena bultzatzeak, berriz, gizakia irrazionaltasunaren iruzurretik

askatzea bilatzen zuen. Mitoaz, erlijioaz eta sineskeriaz, azken batean,

boterearen erabilera arbitrario oroz salbu utzi nahi zituen arrazoiak gizakia

eta giza elkartea. Halatan, edozein tokitatik begiratuta, aise antzematen da

emantzipazioaren utopia proiektu ilustratu modernoan. 4

4 Zientzia, arrazoia, askatasuna eta giza ongizatearen arteko lotura razionala hautsi egin

zen geroago, historiaren esperientziak arrazoiaren iruntzia erakutsi zuenean: arrazoi

instrumentalaren nagusitasunaren ondorio gaiztoak, unibertsaltasunez mozorrotutako

interes partikularraren inposaketa, estatu arrazoiaren garaipena, bizitzaren esparru

guztietan —politikan, ekonomian zein kulturan—, gutxiengoek gehienak mende hartu

izana, … Eragin horiek goizdanik azaleratu baziren ere —gogora ditzagun adibidez,

estatuaren menderatzea edo harreman ekonomiko kapitalisten garapena—, Beranduko

33

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!