26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Hala, gai eta eraketa forma berriak sartu dira politikagintzan, baita

oldarka sartu ere. Eraberritze horretan sakoneko kultura eraldaketa,

zehazkiago, balio aldaketa sumatzen dute batzuek. Ingleharten ustetan,

balio postmaterialistek ezaugarritzen dute azken urteotako politikaren

norabidea (Inglehart, 1977, 1991, 1992). Teoria postmaterialistaren

arabera, azken urteotako gatazka politikoa ez zaio egokitzen klaseen arteko

ohiko lehiari. Horrek ez du esan nahi jadanik gatazkak oinarri ideologikorik

ez duenik. Baina, gizarte banaketaren ildoak ez datoz dagoeneko bat

ezkerra eta eskuinaren etiketekin. Aldiz, klase sozialarekin baino lotuago

daude arazo zehatzekin eta balio sistema desberdinekin. Hartara,

belaunaldien arteko aldaketa gertatu da balioei dagokienez: belaunaldi

gazteenek balio postmaterialisten arabera jokatzen dute, autoerrealizazioa

eta nortasuna abiaburu hartuz, eta belaunaldi zaharragoek ohiko balio

materialistetan, hau da, segurtasun ekonomikoan eta materialean, aurkitzen

dute euren jardueraren funtsa.

La gran mayoría de sus poblaciones [en las sociedades indutriales adelantadas]

no viven en condiciones de hambre e inseguridad económica. Esto parece haber

provocado un cambio gradual hacia situaciones en que destacan más las

necesidades de pertenencia a una comunidad, de estima y de satisfacción

intelectual y estética. La difusión de valores postmaterialistas se fomentaría en

los períodos prolongados de gran prosperidad (Inglehart, 1992: 77).

Gai eta balio politikoen errepertorio berriak esparru politikoaren

mugarrien birdefinizioa eragin du. Bestela adierazita, politikotzat hartzen

denaren bestelako irakurketa ekarri du. Ongizateko Estatuaren garaiko

politikagintza aztertu zuten hainbat autorek nabarmendu zuten

despolitizazio prozesuak gertatzen ari zirela ongizateko gizarteetako

sistema politikoetan. Izan ere, demokrazia ordezkatzailearen printzipioak

zabaldu ziren heinean eta sistema politikoak onartutako aktore politikoak

instituzionalizatu eta profesionalizatu ziren heinean, hiritarren partaidetza

308

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!