26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hala eta guztiz ere, intelektualek gizartean dauzkaten posizio- eta

funtzio-aniztasuna aintzat hartzen denean, ezin da ezkutatu kulturgile sorta

handia aritzen dela esparru kulturalean. Asko dira horien artean intelektual

ezagunen taldetxotik at geratzen direnak, hau da, elite kulturaletako kide ez

direnak, eta gutxi, berriz, historiako liburuetan euren marka utziko dutenak.

Horrek guztiak pentsarazten digu bikaintasun kulturalaren esleipena ez ote

den konpondu gura den arazoaren osagaia, aztergaiaren zedarritze lanaren

premisa baino gehiago.

Tipologien ezarpenei loturik dauden beste bereizketa batzuek ere

antzeko gogoeta eskatzen dute. Bereizketa arruntenetakoa, sen oneko

ezagutzaren ikuspuntutik nabarmenena, esaterako, “bi kulturen” irizpideari

lotu zaiona da (Snow, 1977). Bi kulturen tesiak bitan banatu ditu

kulturgileak: alde batetik, humanistak, literaturgileak eta historialariak

daude, bestetik, zientzialariak. Molde horretako bereizketak nonahi

errepikatu dira, eta hautatutako kriterioek jarri duten marraren arabera

agertu dira sailkatuta talde batean edo bestean kulturgileak: han intelektual

berriztatzaileak, hemen transmititzaileak; goian zientzialariak, behean masa

kulturaren sortzaileak, eta abar. Askotan, aipaturiko sailkapenak konplikatu

egin dira lanbide jarduerei loturik eratu direlako; lotura horrek, hain zuzen

ere, ondorengo ordenamendu hierarkikoa egiteko balio izan ohi du,

intelektual finenengandik hasi eta hala-holako lanbide intelektualak

betetzen dituztenen zerrenda osatu arte. Bereizketa horiek guztiak, baita

ideologo/aditu binomio klasikoak egindakoa ere, izan ditugu mintzagai

orain arte.

Ezaugarri guztion funtsa benetako intelektuala eta intelektual ez dena

desberdintzea izan ohi da, alegia, kategoriaren mugarriak ipintzea,

kontzeptuaren eraikuntzan bere bereizketa zeinuak arazteko. Azken batean,

67

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!